Aldaketak Dbusen 24 eta 27 lineetan Loiolan
Azaroaren 17tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan Loiolan, eta Lorategi Hiria kalean egingo dute geldialdia. 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea: Larratxo alderantz, Bartzelona Hiribideko geralekuetan gelditu ondoren, Loiolako zeharbidera sartuko da eta biribilgune berrian biratuko du Lorategi Hiria kalerantz. Han geraleku berria jarriko da: Loiola II. Puntu horretatik Urkiko biribilgunerantz jarraituko du, […]
Azaroaren 17tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan Loiolan, eta Lorategi Hiria kalean egingo dute geldialdia.
- 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea:
Larratxo alderantz, Bartzelona Hiribideko geralekuetan gelditu ondoren, Loiolako zeharbidera sartuko da eta biribilgune berrian biratuko du Lorategi Hiria kalerantz. Han geraleku berria jarriko da: Loiola II. Puntu horretatik Urkiko biribilgunerantz jarraituko du, Egia alderantz.
Loiola Parking III behin-behineko geralekua eta Loiola Parking II geralekua kendu egingo dira. Loiola II-ra lekualdatuko dira.
- 27-Altza- Intxaurrondo-Antiguo-Gros linea:
Antiguo alderantz, Egiako zubitik (Astiñene) aurrera, Lorategi Hiritik zirkulatuko du, orain arte bezala, eta han beste geraleku bat jarri da: Loiola. Hortik aurrera, Loiolako zeharbidetik zirkulatuko du eta Loiolako Erriberetarantz joango da.
Loiola Parking geralekua kenduko da eta Loiolara eramango da.


