Aldaketak urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Kaldereroen eta Iñude eta Artzaien ospakizunak direla eta
Asteburu honetako ospakizunak direla eta, hainbat aldaketa egingo dira Dbusen lineetan. URTARRILAK 31, LARUNBATA: KALDEREROAK TRINTXERPEN Urtarrilaren 31n, larunbatean, 11:45etik 12:45era gutxi gorabehera, Trintxerpen kaldereroak ospatuko direla eta, aldaketak egingo dira 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean. Ezin izango da Euskadi Etorbidetik zirkulatu, ezta Trintxerpeko goiko aldetik ere. Mikrobusak buelta emango du Gomistegiko biribilgunean, eta San Pedro Etorbidea […]
Asteburu honetako ospakizunak direla eta, hainbat aldaketa egingo dira Dbusen lineetan.
URTARRILAK 31, LARUNBATA: KALDEREROAK TRINTXERPEN
Urtarrilaren 31n, larunbatean, 11:45etik 12:45era gutxi gorabehera, Trintxerpen kaldereroak ospatuko direla eta, aldaketak egingo dira 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean. Ezin izango da Euskadi Etorbidetik zirkulatu, ezta Trintxerpeko goiko aldetik ere. Mikrobusak buelta emango du Gomistegiko biribilgunean, eta San Pedro Etorbidea 25eko geltokian hasiko du ibilbidea Molinao alderantz.
Geltoki hauek kenduko dira: Euskadi Etorbidea 5, Euskadi Etorbidea-Azoka, Ricardo Arrillaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 35, Azkuene plaza eta Pasai San Pedro 49.
URTARRILAK 31, LARUNBATA: KALDEREROAK ANTIGUON
Urtarrilaren 31n, larunbatean, 18:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera, kaldereroren ospakizuna dela eta, Matia kalea itxita egongo da. Beraz, 5-Benta Berri linearen zerbitzuek Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetatik igaroko dira.
Bertan-behera geratuko dira Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak. Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetara lekualdatuko dira.
OTSAILAK 1, IGANDEA: ARTZAIAK ETA IÑUDEAK LOIOLAKO ERRIBERAN
Otsailaren 1ean, igandean, Loiolako Erriberetan Artzaiak eta Iñudeak ospatuko direla eta, 11:30etik 13:30era gutxi gorabehera, Loiolako Erriberetan, Bartzelona Hiribidean, Gregorio Ordoñezen eta Isabel II.ean aldaketak egingo dira.
- 26-AMARA-MARTUTENE ETA 27-ALTZA-INTXAURRONDO-ANTIGUO-GROS:
– Erdialderantz: Bartzelona Hiribidea 35, Bartzelona Hiribidea 15ean eta Gregorio Ordoñezen ez dira geldituko, eta geraleku horietan gelditu ordez Zorroaga pasealekuan (behin-behineko geralekua kirol kantxen ondoan) eta Madril Hiribidea 3-5ean geldituko dira.
– Martutene alderantz: ibilbide normala.
- 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA:
Zerbitzuetan desbideratze puntualak egingo dira. Bartzelona Hiribidetik zirkulatu ezin denean, Bartzelona Hiribidea 35, Bartzelona Hiribidea 15ean eta Gregorio Ordoñezen ez da geldituko, eta Zorroaga pasealekuan (behin-behineko geralekua kirol kantxen ondoan) eta Anoetan geldituko da.
- 41-GROS-EGIA-MARTUTENE:
Zerbitzuetan desbideratze puntualak egingo dira. Bartzelona Hiribidetik zirkulatu ezin denean, Bartzelona Hiribideko 10. eta 26. zenbakietako geralekuak kendu, eta Zorroaga pasealekura eramango dira (Loiola norabideko behin-behineko geralekua, Pablo Sarasate kalearen parean), eta Bartzelona Hiribideko 35. eta 15. zenbakietako geralekuak, berriz, Zorroaga pasealekura (behin-behineko geralekua) eta Loiola Topora eramango dira.
