Autobus zerbitzua Anoetara Top 14 errugbiko finalerdiko partidarako
Datorren larunbatean, martxoak 28, Frantziako errugbi ligako Aviron Bayonnais – Stade Rochelais partida izango da Anoetan, eta hori dela-eta Dbusek Anoetako zerbitzuak indartuko ditu. PARTIDAREN AURRETIK 17:00etatik 18:00etara, 15 minutuan behin, eta 18:00etatik 21:00etara, 7 minutuan behin, 28-Amara-Ospitaleak linearen zerbitzua indartuko da Poliklinikatik, Ospitaleetatik eta Begiristain Doktoretik Anoetara joateko. 17-Gros-Amara-Miramon linearekin ere zerbitzuak emango […]
Datorren larunbatean, martxoak 28, Frantziako errugbi ligako Aviron Bayonnais – Stade Rochelais partida izango da Anoetan, eta hori dela-eta Dbusek Anoetako zerbitzuak indartuko ditu.
PARTIDAREN AURRETIK
17:00etatik 18:00etara, 15 minutuan behin, eta 18:00etatik 21:00etara, 7 minutuan behin, 28-Amara-Ospitaleak linearen zerbitzua indartuko da Poliklinikatik, Ospitaleetatik eta Begiristain Doktoretik Anoetara joateko. 17-Gros-Amara-Miramon linearekin ere zerbitzuak emango dira.
Era berean, 17:00etatik aurrera, eta 21:00etan partida hasi arte, 28-Amara-Ospitaleak linearen zerbitzuak ere indartuko dira Boulevardetik Anoetaraino, minutu gutxiko maiztasunarekin.
PARTIDAREN ONDOREN
Partidaren ondoren, 28-Amara-Ospitaleak linearen zerbitzua indartuko da Madril Hiribidea 19tik Erdialderantz, eta Anoeta geralekutik Begiristain Doktorerantz, Ospitaleetarantz eta Poliklinikarantz.
Ondoren, gaueko zerbitzuak (gautxoriak) egongo dira Boulevardetik 4:00ak arte.
- B1-Benta Berri-Berio-Añorga: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
- B2-Aiete-Bera Bera: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
- B3-Egia-Intxaurrondo: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
- B4-Amara-Erriberak-Martutene: 0:15 – 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
- B6-Altza: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
- B8– Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa: 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45
- B9-Amara-Errondo-Puio: 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45
- B10-Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista-Altza: 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45
Ordaintzeko moduak
Dbuseko autobusetan bidaia txartela hainbat modutan ordain daiteke: eskudiruarekin, EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin (Visa, American Express, Mastercard), MUGI, BAT eta BARIK garraio txartelekin, San Sebastian Card txartel turistikoarekin, edo QR bidaia txartelekin.
Eguneko bidaia txartelaren prezioa 1,95 € da, eta gaueko bidaia txartelarena (gautxoria) 2,65 €.
