B2 eta B7 gautxori lineek zerbitzu eskaintza zabalagoa izango dute uda honetan, erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko
Ekainaren 23tik aurrera, udako ordutegiak indarrean sartzearekin batera, Dbusek hobekuntzak ezarriko ditu B2-Aiete-Bera Bera eta B7-Igeldo gautxori lineetan, erabiltzaileen beharretara egokituago dagoen zerbitzua eskaintzeko. Hobekuntza horiek esperimentalak izango dira; beraz, udan testatuko dira, eta irailaren 27an amaituko dira. Proba hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira. B2-AIETE-BERA BERA: Erdialdea Aieterekin eta Bera Berarekin lotzen duen […]
Ekainaren 23tik aurrera, udako ordutegiak indarrean sartzearekin batera, Dbusek hobekuntzak ezarriko ditu B2-Aiete-Bera Bera eta B7-Igeldo gautxori lineetan, erabiltzaileen beharretara egokituago dagoen zerbitzua eskaintzeko. Hobekuntza horiek esperimentalak izango dira; beraz, udan testatuko dira, eta irailaren 27an amaituko dira. Proba hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira.
- B2-AIETE-BERA BERA:
Erdialdea Aieterekin eta Bera Berarekin lotzen duen B2 gaueko lineak ibilbide luzeago egingo du Miramonen, Mikeletegin eta Ospitaleen eremuan zerbitzua emateko. Hauek izango dira linearen ibilbidea eta geralekuak:
– Aiete alderantz: Boulevard 13, Urbieta 6, Larramendi, Lizarra, Londaitz, La Cumbre, Izaburu, Munto Alde, Munto, Aieteko Jauregia, Bera Bera-Etxadi, Bera Bera 133, Bera Bera 89, Bera Bera 85, Bera Bera 57, Bera Bera 47, Bera Bera 31, Bera Bera 2, Andoain 17, Pagola, Oriamendi 20, Oriamendi 68, Oriamendi 86, Oriamendi 112, Mikeletegi 6, Mikeletegi 12, Poliklinika II, Onkologikoa II, Ospitalea, Ospitalea II eta Donostia Ospitalea II.
– Erdialderantz: Donostia Ospitalea II, Donostia Ospitalea I, Ospitalea I, Onkologikoa, Poliklinika I, Mikeletegi-Miramon, Mikeletegi 5, Intxaurdegi, Katxola, Oriamendi Pakea, Oriamendi, Aiete 93, Aieteko Jauregia II, Aiete 53, Iza, Aiete 1, Marianistak, Easo 27, Okendo 5 eta Boulevard 13.
Gune berri horretan ere eskaripeko geldialdien zerbitzua aplikatuko da, hau da, ibilbide barruko geraleku ofizialen artean horrelako geldialdiak egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen diren lekuetan jaistea eskatu ahal izango da. Zehazki, gune berrian Oriamendi pasealekuko, Mikeletegi pasealekuko eta Begiristain Doktorearen pasealekuko tarte jakin batzuetan eskatu ahal izango da.
Hauek izango dira ordutegiak:
-Irteerak Boulevard 13tik:
-Ostiral eta jai bezperak: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00*
* 4:00etako irteera ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.
–Larunbatak: 00:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
-Donostia Ospitalea II-tik irteerak:
-Ostiral eta jai bezperak: 00:15* – 1:30 – 2:30 – 3:30**
* Bera Bera 57tik Boulevardera.
** 3:30eko irteera ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.
-Larunbatak: 00:15* – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30
* Bera Bera 57tik Boulevardera.
Era berean, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak ere irteera bat gehiago izango du 23:15ean Boulevardetik Ospitaleetarantz ostiral, jaiegun eta larunbatetan.
- B7-IGELDO:
B7-Igeldo lineak, udan Igeldo aldean zerbitzua ematen dion lineak, irailaren 27ra arte iraungo du (irailaren 27a, larunbata, barne) eta ordutegia 4:00etara luzatuko da irteera gehigarriekin. Horrela, ostiral, larunbat eta jai bezperetan linearen irteerak hauek izango dira:
-Irteerak Boulevard 19tik:
– Ostiral eta jai bezperak: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00*
– Larunbatak: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00
* Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.
-Irteerak Kanpinetik:
– Ostiral eta jai bezperak: 00:30 – 1:30 – 2:30 – 3:30*
– Larunbatak: 00:30 – 1:30 – 2:30 – 3:30
* Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.
Udan bezala, iraileko ostiral, larunbat eta jai bezperetan ere 23:05ean eta 00:00etan egongo dira irteerak Boulevardetik.