Dbus-ek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren bisita hartu du
Dbusek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordezkaritza baten bisita hartu du instalazioetan. Ingeniarien Elkargoak antolatutako lehen bisita da, eta datorren urriaren 17an bigarren bisita bat egitea aurreikusita dauka, 14 pertsonako beste talde batekin. Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari albokoak, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema, eskaria iragartzeko sistema eta […]
The post Dbus-ek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren bisita hartu du first appeared on DBUS DONOSTIA.
Dbusek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordezkaritza baten bisita hartu du instalazioetan. Ingeniarien Elkargoak antolatutako lehen bisita da, eta datorren urriaren 17an bigarren bisita bat egitea aurreikusita dauka, 14 pertsonako beste talde batekin.
Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari albokoak, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema, eskaria iragartzeko sistema eta gidatzen laguntzeko Ekobus sistema. Ekobus sistema modu efizientean gidatzen laguntzen duen sistema bat da, eta anti-bunching sistema bat (autobusez bat ez egiteko sistema), gidariari modu ekonomikoan eta ekologikoan gidatzen laguntzen diona, erregai fosilen kontsumoa eta emisio kutsatzaileak murrizten baititu. Sistemak gidatzearen hainbat alderdi monitorizatzen ditu, eta gehiegi kontsumitzen ari denean gidariari jakinarazten dio pantaila txiki baten bitartez.
Ordezkaritza interesa agertu du Donostiako hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) funtzionamenduaz. Funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eskaintzen duena, bai eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera ere. Gaur egun, Dbusek bere bi lineatan du BRT sistema, 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan, hain zuzen ere. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainekoekin erabat integratuta dago.
Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du. Sistema horrek geltokian dauden erabiltzaileen kontrola egiten uzten du, erabiltzaileen ia kopuru zehatza zenbatzen uzten baitu, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big data erabiliz Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen tresna berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileen bidaia ohiturak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia.
Ordezkaritzak ezagutu ahal izan du, halaber, Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko urtarrilean hasi ziren lanen aurrerapena, berritze horri esker etorkizunean izango duten flota %100 elektrikoa hornitu ahal izango dute-eta. Era berean, aurreikusita dago 2025eko lehen hiruhilekoan 12 metroko autobus flota osoa ekologikoa izatea (hibridoa edo erabat elektrikoa) eta autobusen %33 %100 elektrikoak izatea.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.
The post Dbus-ek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren bisita hartu du first appeared on DBUS DONOSTIA.