Dbus zerbitzuak “Molan los 2000” eta “Molan los 90” jaialdietarako
Ekainaren 27an eta 28an, ostiralean eta larunbatean, Dbusek autobus zerbitzuak eskainiko ditu, Illunben 22:00etan egingo diren “Molan los 2000” eta “Molan los 90” jaialdietarako. KONTZERTUAREN AURRETIK Lur jausi baten ondorioz, Begiristain Doktorearen pasealekutik Illunbera arteko oinezkoentzako bidea itxita dago. Oinez, Anoetako eskaileretatik eta Illunbeko pasarelatik iritsiko da hara. Anoetaraino: – Boulevardetik: 26-Amara-Martutene eta […]
Ekainaren 27an eta 28an, ostiralean eta larunbatean, Dbusek autobus zerbitzuak eskainiko ditu, Illunben 22:00etan egingo diren “Molan los 2000” eta “Molan los 90” jaialdietarako.
KONTZERTUAREN AURRETIK
Lur jausi baten ondorioz, Begiristain Doktorearen pasealekutik Illunbera arteko oinezkoentzako bidea itxita dago. Oinez, Anoetako eskaileretatik eta Illunbeko pasarelatik iritsiko da hara.
Anoetaraino:
– Boulevardetik: 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak lineen ohiko zerbitzuak.
KONTZERTUA BUKATU ETA GERO:
Jaialdiak bukatutakoan, B4-Amara-Martutene linearen zerbitzua indartuko da Madril Hiribideko 19tik Boulevard alderantz. Boulevardean, ostiraletan eta larunbatetan egon ohi diren Gautxori lineen zerbitzuak egongo dira auzo guztietara.