Dbus zerbitzuak “Ura bere bidean” kontzerturako
Abenduaren 13an, larunbatean, Dbusek autobus zerbitzu hauek eskainiko ditu Illunben egingo den “Ura bere bidean” kontzerturako. KONTZERTUAREN AURRETIK Illunberaino (geldialdiak Begiristain Doktorea pasealekuan): – Boulevardetik: 28-Amara-Ospitaleak linearen ohiko zerbitzuak, 7-9 minutuan behin. – Grosetik: 17-Gros-Amara-Miramon linearen ohiko zerbitzuak, 15 minutuan behin. – Aietetik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linearen ohiko zerbitzuak, 30 minutuan behin (xx:03an eta xx:31n La […]
Abenduaren 13an, larunbatean, Dbusek autobus zerbitzu hauek eskainiko ditu Illunben egingo den “Ura bere bidean” kontzerturako.
KONTZERTUAREN AURRETIK
Illunberaino (geldialdiak Begiristain Doktorea pasealekuan):
– Boulevardetik: 28-Amara-Ospitaleak linearen ohiko zerbitzuak, 7-9 minutuan behin.
– Grosetik: 17-Gros-Amara-Miramon linearen ohiko zerbitzuak, 15 minutuan behin.
– Aietetik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linearen ohiko zerbitzuak, 30 minutuan behin (xx:03an eta xx:31n La Cumbretik).
– Altzatik, Loiolatik eta Erriberetatik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linearen ohiko zerbitzuak, 30 minutuan behin (xx:20an eta xx:50ean Santa Barbaratik, eta xx:08an eta xx:38an Patxillardegitik).
KONTZERTUA BUKATU ETA GERO:
Kontzertua bukatutakoan (22:30ean gutxi gorabehera) zerbitzu bereziak egongo dira Madril Hiribidea 19tik Erdialderantz eta Boulevarderantz. Boulevardean, larunbatetan egon ohi diren gautxori lineen zerbitzuak egongo dira auzo guztietara.


