Dbusek bere historiako daturik onenak erregistratu ditu urteko lehen seihilekoan
Donostiako Tranbia Konpainiak 17.041.235 bidaia erregistratu ditu urteko lehen seihilekoan, eta 2024an, denbora tarte berean, berriz, 16.093.375 bidaia zenbatu ziren. Horrek esan nahi du 2024an zenbatutakoak baino 947.860 bidaia gehiago izan direla eta urteko lehen seihileko batean orain arte erregistratu diren emaitzarik onenak dira. Bidaia horiek Dbuseko autobus zerbitzuan eta Dbizi bizikleta alokairu zerbitzuan erregistratutakoak […]
Donostiako Tranbia Konpainiak 17.041.235 bidaia erregistratu ditu urteko lehen seihilekoan, eta 2024an, denbora tarte berean, berriz, 16.093.375 bidaia zenbatu ziren. Horrek esan nahi du 2024an zenbatutakoak baino 947.860 bidaia gehiago izan direla eta urteko lehen seihileko batean orain arte erregistratu diren emaitzarik onenak dira. Bidaia horiek Dbuseko autobus zerbitzuan eta Dbizi bizikleta alokairu zerbitzuan erregistratutakoak biltzen dituzte.
2025eko lehen seihilekoa | 2024ko lehen seihilekoa | Aldaketa | |
Dbizi | 706.476 | 757.694 | -51.218 |
Dbus | 16.334.759 | 15.335.681 | +999.078 |
GUZTIRA | 17.041.235 | 16.093.375 | +947.860 |
Dbuseko bidaiak lehen seihilekoan
2025eko ekainaren 30ean, urteko lehen seihilekoan 16.334.759 bidaia egin dira autobusean. Zifra horrek esan nahi du 2024ko denbora tarte berdinarekin alderatuta 999.078 bidaia gehiago izan direla; pandemia aurrean izan ziren zifra errekorrak baino 2 milioi bidaia gehiago direla.
Bestalde, azpimarratzekoa da Aste Nagusian autobusaren erabilerak %19,67ko igoera esanguratsua izan duela, 853.424 bidaiarekin, Aste Nagusi batean orain arte erregistratutako datu guztiak gaindituta.
Era berean, aurten Illunberako anezka zerbitzua jarri da eta zerbitzu horren erabilera %16,39 hazi da, 2024ko datuekin alderatuta, orduan zerbitzuak doakoa izateari utzi baitzion. Zehazki, 17.480 bidaia erregistratu ditu.
2025 | 2024 | Igoera (%) | |
Uztaila | 6.409 | 4.902 | %30,74 |
Abuztua | 11.071 | 10.116 | %9,44 |
GUZTIRA | 17.480 | 15.018 | %16,39 |
Dbiziko bidaiak lehen seihilekoan
Urteko lehen seihilekoan, 574.707 bidaia erregistratu dira Dbiziko zerbitzuetan, eta 2024ko denbora tarte berdinean, berriz, erregistratutako bidaiak 627.154 izan ziren. Horrek esan nahi du erabilera %8,36 jaitsi dela. Murrizketa hori baliteke urteko lehen hilabeteetako eguraldi txarrarekin lotuta egotea, erabileran eragin negatiboa izan baitu. Era berean, Dbizi bizikleta elektrikoak berrikusteko kanpaina batean murgilduta egon da, eta horrek bizikleta horien erabilgarritasunean eragin du. Hala ere, nabarmendu behar da ekaina izan dela 2025ean orain arte bidaia gehien erregistratu dituen hilabetea -128.623 bidaia- berriro maximo historikora iritsita.
2024 | 2025 | |
Urtarrila | 89.199 | 71.541 |
Otsaila | 86.706 | 81.441 |
Martxoa | 97.251 | 86.573 |
Apirila | 112.344 | 91.221 |
Maiatza | 120.996 | 115.308 |
Ekaina | 120.658 | 128.623 |
GUZTIRA | 627.154 | 574.707 |
Abonatuei dagokienez, 2025eko ekainaren 30ean, zerbitzuak 13.954 abonatu erregistratu ditu guztira, eta, horrela, Dbizik martxan jarri zenetik izan duen abonatu kopuru handiena lortu du. Joera positiboa konstante mantendu da urteko lehen seihileko osoan.
Bestalde, bizikleta elektrikoa erabiltzeko joera dago oraindik ere (%75), bizikleta mekanikoa erabiltzekoa baino joera handiagoa (%25). Dbiziko bizikletetan egindako bidaia gehienek 15 minutu baino gutxiagoko iraupena izan dute, eta horien atzetik 15-30 minutuko iraupena duten bidaiak daude. Datu horien arabera, bizikletak ahalik eta gehien txandakatzea lortzeko ezarritako helburua betetzen ari da.
Era berean, nabarmendu behar da uztailean eta abuztuan zerbitzuaren datuak iazkoen oso antzekoak direla, 255.216 erabilerekin (2024an 254.991 erabilera izan ziren).
2025 | 2024 | Aldaketa | |
Uztaila | 131.769 | 130.540 | %0,94 |
Abuztua | 123.447 | 124.451 | -%0,81 |
GUZTIRA | 255.216 | 254.991 | %0,08 |
Udan ere handitzen jarraitu du abonatu aktiboen kopuruak: 15.192 izan dira eta 2024ko epe berean 13.508 erregistratu ziren. Hau da, %12,47ko hazkundea erregistratu da abonatuen kopuruan.