Dbusek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin
Seigarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko. Oraingo honetan, San José de la Montaña zentroarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta bertan bizi diren adineko 28 pertsonak aukera izan dute autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko. Hiria lagunkoia izaten laguntzeko […]
Seigarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko. Oraingo honetan, San José de la Montaña zentroarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta bertan bizi diren adineko 28 pertsonak aukera izan dute autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko.
Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Horrela, jardueran parte hartu duten pertsonek arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egin duten ibilbidean hirian funtsezkoak diren hainbat leku ikusi dira, hala nola Alderdi Eder, Askatasunaren Hiribidea eta Loiola kalea, Santa Katalina Zubia, Frantziako pasealekuaren ingurua, eta Maria Cristina Zubia, besteak beste.
Hirira hurbildu eta Gabon garaian kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 69 eta 95 bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera horretako partaideek zentroko arduradunekin batera egin dute ibilbidea, esperientzia partekatu ahal izateko.
Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat.


