Dbusek bi bilera egin ditu Helduen Hitza adinekoen elkarteko kideekin, haiei enpresaren funtzionamendua ezagutarazteko
Adinekoak dira Dbuseko autobus zerbitzua gehien erabiltzen duten kolektiboetako bat. Horregatik, Konpainiak, aldiro, adinekoen elkarteekin batera jarduerak egiten ditu, Donostiako garraio sistema ezagutarazteko, bai eta Dbusen zerbitzua modu seguru, eroso eta atseginean erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emateko ere. Zentzu horretan, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, Donostiako Helduen Hitza elkarteko bazkideekin egindako bi bileratan parte hartu […]
Adinekoak dira Dbuseko autobus zerbitzua gehien erabiltzen duten kolektiboetako bat. Horregatik, Konpainiak, aldiro, adinekoen elkarteekin batera jarduerak egiten ditu, Donostiako garraio sistema ezagutarazteko, bai eta Dbusen zerbitzua modu seguru, eroso eta atseginean erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emateko ere.
Zentzu horretan, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, Donostiako Helduen Hitza elkarteko bazkideekin egindako bi bileratan parte hartu du azaroan. Elkarteak 55 urtetik gorako pertsonak biltzen ditu, eta etengabeko ikaskuntza ahalbidetuko dieten jarduerak antolatzen ditu haientzat. Oraingo honetan, bileretan, Javier Vallejok Konpainiaren historia eta bilakaera azaldu die, bai eta enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere.
Bi saioetan, Helduen Hitza elkarteko bazkideek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ezagutu ahal izan dituzte, zeintzuei esker eraginkortasunez kudeatu daitezkeen autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu dituzte, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.
Sesioetan ere Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko.


