Dbusek Deustuko Unibertsitateko ikasleei erakutsi die bere kudeaketa eredua
Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, enpresa kudeatzeko eredua aurkeztu du Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikoko Graduko Enpresen Administrazioa irakasgaiaren eduki akademikoaren parte gisa. Saioan, ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ezagutu ahal izan dituzte, zeintzuei esker eraginkortasunez kudeatu daitezkeen autobusak eta […]
Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, enpresa kudeatzeko eredua aurkeztu du Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikoko Graduko Enpresen Administrazioa irakasgaiaren eduki akademikoaren parte gisa.
Saioan, ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ezagutu ahal izan dituzte, zeintzuei esker eraginkortasunez kudeatu daitezkeen autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu dituzte, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.
Sesioan ikasleek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko.


