Dbusek Frantziatik eta Belgikatik etorritako garraio publikoko aditu batzuen bisita hartu du
Donostian ezarritako sistema teknologiko berritzaileetan eta autobus flota elektrifikatzeko proiektuan interesatuta Frantziatik eta Belgikatik etorritako garraio publikoko aditu batzuk hartu ditu Dbusek bere instalazioetan. Bisitan zehar, Konpainiaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute Javier Vallejo Dbuseko Zuzendari Ondokoaren eta Eduardo Gonzalez Zuzendari Teknikoaren eskutik. Bisitan, ordezkariek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko […]
Donostian ezarritako sistema teknologiko berritzaileetan eta autobus flota elektrifikatzeko proiektuan interesatuta Frantziatik eta Belgikatik etorritako garraio publikoko aditu batzuk hartu ditu Dbusek bere instalazioetan. Bisitan zehar, Konpainiaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute Javier Vallejo Dbuseko Zuzendari Ondokoaren eta Eduardo Gonzalez Zuzendari Teknikoaren eskutik.
Bisitan, ordezkariek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute. Horretaz aparte, ordezkaritzak Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko egiten ari diren eta konpainiak etorkizunean izango duen flota %100 elektrikoa hornitzea ahalbidetuko duten lanen aurrerapena ikusi ahal izan du.
Era berean, ordezkaritzak azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.