Dbusen 41 linean aldaketak ekainaren 23tik aurrera
Ekainaren 23an, asteartean, Dbusek 41-Gros-Egia-Martutene linearen ibilbidea aldatuko du, linearen funtzionamendua hobetzeko. Linea horretako zerbitzuaren eskaera handitu izanak, Larrunmendin egiten ari diren obrekin batera, puntualtasunak eta abiadura komertzialak okerrera egitea ekarri du. Horregatik, linearen funtzionamendua arintzeko aukera emango duten doikuntzak egingo dira ibilbidean, bi noranzkoetan. Aldaketa horiek aldi baterako izango dira eta Martuteneko lanak amaitzean lehengo ibilbidea egitera […]
Ekainaren 23an, asteartean, Dbusek 41-Gros-Egia-Martutene linearen ibilbidea aldatuko du, linearen funtzionamendua hobetzeko. Linea horretako zerbitzuaren eskaera handitu izanak, Larrunmendin egiten ari diren obrekin batera, puntualtasunak eta abiadura komertzialak okerrera egitea ekarri du. Horregatik, linearen funtzionamendua arintzeko aukera emango duten doikuntzak egingo dira ibilbidean, bi noranzkoetan. Aldaketa horiek aldi baterako izango dira eta Martuteneko lanak amaitzean lehengo ibilbidea egitera bueltatuko da.
Loiolako Erriberetan (Gros alderantz):
- Bartzelona 35 eta Bartzelona 15 geralekuak lekualdatu egingo dira, eta horietan gelditu ordez Bartzelona 37 izeneko geraleku berrian geldituko da. Geraleku horietatik 35 metrora eta 250 metrora egongo da, hurrenez hurren, geraleku berria. Horrela, auzotik egingo duen ibilbidea laburragoa izango da.
Txomin Enean (Martutene alderantz):
- Txomin Eneako Anbulatorioa eta Felisa Martin Bravo geralekuak Renfe Loiolara lekualdatuko dira. Geraleku hori lekualdatutako geralekuetatik 130 metrora eta 400 metrora dago, hurrenez hurren. Horrela, zerbitzuak ez dira Txomin Enearen barrualdetik ibiliko.

