Don Bosco institutuko mugikortasuneko goi zikloko ikasleen bisita hartu du Dbus-ek
Errenteriako CIFP Don Bosco LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoan ematen den Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Goi mailako Gradu egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Taldea, lehen kurtsoko hogei bat ikaslek osatuta zegoena, Kotxetegietaraino joan da, eta han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen […]
Errenteriako CIFP Don Bosco LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoan ematen den Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Goi mailako Gradu egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Taldea, lehen kurtsoko hogei bat ikaslek osatuta zegoena, Kotxetegietaraino joan da, eta han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez ikusi ere bai.
Dbusek eta Don Boscok bisita praktiko hau antolatzen duten hirugarren urtea da. Oso esperientzia aberasgarria da, izan ere, herri erreferente batean eta Dbus bezalako enpresa erreferente batean lurreko hiri garraioak nola funtzionatzen duen ezagutzen laguntzen die, eta, aldi berean, autobusen mugikortasun beharrak bertatik bertara ezagutzeko eta bidea ibilgailu mota horiekin nola partekatu ikusteko aukera ematen die.
Bisitak iraun duen denboran ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ikusi ahal izan dituzte. Horiei esker, eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, Dbusek puntualtasunean eta abiadura komertzialean zifra altuak izatea eta Donostiako herritarrek Dbus asko erabiltzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola hiriko BRTa (Bus Rapid Transit), ticketing sistemak edo geralekuak sentsorizatzeko sistema. Halaber, flota baldintza onenetan egon dadin egunero autobusetan sor daitezkeen gorabehera guztiak konpontzeaz eta aldiro ibilgailuei mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoaren lana ikusi ahal izan dute, eta Konpainia bete-betean sartuta dagoen eta flota deskarbonizatzea eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko duen elektrifikazio proiektu integrala ere bai.
Bisitaren osagai praktikoa
Bisita horri esker, autobusek garraio publikoaren funtzionamendu egokirako dituzten beharrak zehatz-mehatz aztertu ahal izan dituzte ikasleek. Eskoletan eskuratutako ezagutzak praktikan jarriz eta 12 metroko eta 18 metroko bi autobus erabiliz, ibilgailuen ezaugarriak eta teknologiak aztertu ahal izan dituzte, bai eta ibilgailuek jiratzeko eta geltokietara hurbiltzeko dituzten premiak eta arrapalaren funtzionamendua ere, besteak beste.
Errenteriako CIFP Don Bosco LHII ikastetxeak 60 urte baino gehiago daramatza hainbat arlotan prestakuntza zikloak ematen (horietako 50 automobilgintzaren adarrean), eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko heziketa zikloa Gipuzkoako lurraldean emateko ikastetxe erreferente izendatu du (ikastetxe bat izendatu da EAEko lurralde historiko bakoitzean). Zikloak autoeskoletan zuzendari eta/edo irakasle jarduteko gaitasuna eta ziurtapena ematen die ikasleei, baina baita administrazio publikoetan edo mugikortasunari buruzko kontsultoretza eta aholkularitza enpresa pribatuetan mugikortasun teknikari aritzeko ere.