Ekainak 22 – Txirrita Mendi lasterketak eragindako aldaketak
Txirrita Mendi Lasterketa dela-eta ekainaren 22an, igandea, 9:30etik 12:30era, gutxi gorabehera, honako aldaketa hauek izango dira Altza-Lauaizeta-Molinao inguruan. – 13L-27L-31L-38L- LARRATXO ALDERANTZ: Ohiko ibilbidea, Larratxoko azken geralekuraino. – 13L-24L-38L ERDIALDERANTZ: Ibilbidea Biankatik joango da, eta Larratxo pasealekua zeharkatuko du, harik eta Larratxo 98ra iritsi arte. Txapineneko biribilgunean, ezkerrera egingo dute autobusek Aitz Gainetik […]
Txirrita Mendi Lasterketa dela-eta ekainaren 22an, igandea, 9:30etik 12:30era, gutxi gorabehera, honako aldaketa hauek izango dira Altza-Lauaizeta-Molinao inguruan.
– 13L-27L-31L-38L- LARRATXO ALDERANTZ:
Ohiko ibilbidea, Larratxoko azken geralekuraino.
– 13L-24L-38L ERDIALDERANTZ:
Ibilbidea Biankatik joango da, eta Larratxo pasealekua zeharkatuko du, harik eta Larratxo 98ra iritsi arte. Txapineneko biribilgunean, ezkerrera egingo dute autobusek Aitz Gainetik (geralekua behin-behineko zutoinean), eta Buenavistarantz edo Herrerarantz jarraituko dute ibilbidearekin, dagokionaren arabera. 13-Buenavista eta 38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineen zerbitzuek ere geldialdia egingo dute Erroteta Behekoan.
Leosiñeta II, Lauaizeta 33, Altza 55 eta Elisazuko geralekuak kendu egingo dira, eta Bianka eta Larratxo 94ra lekualdatuko dira. Larratxo 98koa eta Arria Parkekoa, berriz, Aitz Gainera pasatuko dira. Arriberrikoa, bestalde, Aitz Gainera (13L-24L) eta Erroteta Behekora (13-Buenavista eta 38L) lekualdatuko da.