Geraleku berri bat Dbusen 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineetan
Azaroaren 13tik aurrera, osteguna, Dbuseko 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineek geraleku berri bat izango dute Berion. Igara alderantz egongo da kokatuta, Berio 78 eta Berio 118 geralekuen artean: Berio – Arturo Campion. Geraleku horretan geldituko dira, halaber, Beriotik zirkulatzen duten 25-Benta Berri-Añorga lineako zerbitzuak (Añorga alderantz doazenak). Geraleku berri honen helburua da inguruko bizilagunei eta […]
Azaroaren 13tik aurrera, osteguna, Dbuseko 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineek geraleku berri bat izango dute Berion. Igara alderantz egongo da kokatuta, Berio 78 eta Berio 118 geralekuen artean: Berio – Arturo Campion. Geraleku horretan geldituko dira, halaber, Beriotik zirkulatzen duten 25-Benta Berri-Añorga lineako zerbitzuak (Añorga alderantz doazenak).
Geraleku berri honen helburua da inguruko bizilagunei eta inguruko ikastetxeetako erabiltzaileei zerbitzua ematea. Era berean, ingurune maldatsua dela kontuan hartuta, geraleku berri honekin aulki gurpildunetan dauden pertsonek errazago izango dute ingurune horretara iristea.


