[ITXITA] Lan eskaintza: Kontabilitate eta Administrazioko Administraria
2. ARGITALPENA: 2025/12/24 Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira. > Emaitzak ikusi (pdf) 1. ARGITALPENA: 2025/09/28 Administrazio eta Kontabilitate Sailaren kudeaketarekin lotutako administrazio-lanak egingo ditu, eskura dituen tresna informatikoetan oinarrituta. Eskatutako profil nagusia: Goi maila edo baliokidea, lanpostuarekin lotutako espezialitatean, 2 urteko esperientzia azken […]
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Administrazio eta Kontabilitate Sailaren kudeaketarekin lotutako administrazio-lanak egingo ditu, eskura dituen tresna informatikoetan oinarrituta.
Eskatutako profil nagusia: Goi maila edo baliokidea, lanpostuarekin lotutako espezialitatean, 2 urteko esperientzia azken 4 urteetan, arlo hauetako administrazio-lanetan: kontabilitatea (idazpenak, fakturazioa, TicketBai eta SII), kontratazio publikoa, dirulaguntzen dokumentu-kudeaketa eta aseguru-etxeekin izandako gorabeheren kudeaketa. IT-Txartelak: Excel eta Word maila Aurreratua. Ekimena, erantzukizuna, bezeroarenganako orientazioa, pertsonen arteko trebetasunak eta talde-lanerako garatutako trebetasunak.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 10era arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).


