[ITXITA] Lan eskaintza: Zuzendaritza Teknikoaren Alboko Ingeniaria
2. ARGITALPENA: 2025/12/24 Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira. > Emaitzak ikusi (pdf) 1. ARGITALPENA: 2025/09/28 Zuzendaritza Teknikoarekin lankidetzan, erabaki estrategikoak eta teknikoak hartzea du helburu, proiektu teknologiko aurreratuak behar bezala inplementatzen direla ziurtatuz, batez ere flotaren elektrifikazioaren eta automatizazioaren arloan. Eskatzen den […]
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Zuzendaritza Teknikoarekin lankidetzan, erabaki estrategikoak eta teknikoak hartzea du helburu, proiektu teknologiko aurreratuak behar bezala inplementatzen direla ziurtatuz, batez ere flotaren elektrifikazioaren eta automatizazioaren arloan.
Eskatzen den profil nagusia: Ingeniaritzako prestakuntza, ahal dela Elektronikan, Elektrikan edo Mekatronikan, 5 urteko esperientzia garraioaren, energiaren, azpiegitura elektrikoen, ikerketaren eta garapenaren sektoreetako posizio teknikoetan edo proiektuen kudeaketan, edo ibilgailuen elektrifikazioarekin, digitalizazioarekin eta automatizazioarekin lotutako proiektuetan. Analisirako eta antolaketarako gaitasuna, etengabeko hobekuntzarako orientazioa, lidergorako eta taldean lan egiteko trebetasunak, asko garatuak.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 17ra arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).


