Lineen aldaketak Intxaurrondoko eta Altzako jaiak direla eta
9, 29 eta B3 lineak: aldaketak Intxaurrondoko jaiak direla eta Intxaurrondoko jaiak direla eta, ekainaren 25etik 29ra 9-Egia-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo Sur eta B3-Egia-Intxaurrondo lineen ibilbidea aldatu egingo da. Galizia 18 eta Galizia 28 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, Sagastiederreko biribilgunera eta Buztintxulora lekualdatuz. 9-Egia-Intxaurrondo eta B3-Egia-Intxaurrondo zerbitzuek, joaneko noranzkoan, Baratzategi 2 geltokian (27 eta 33 […]
9, 29 eta B3 lineak: aldaketak Intxaurrondoko jaiak direla eta
Intxaurrondoko jaiak direla eta, ekainaren 25etik 29ra 9-Egia-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo Sur eta B3-Egia-Intxaurrondo lineen ibilbidea aldatu egingo da.
Galizia 18 eta Galizia 28 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, Sagastiederreko biribilgunera eta Buztintxulora lekualdatuz. 9-Egia-Intxaurrondo eta B3-Egia-Intxaurrondo zerbitzuek, joaneko
noranzkoan, Baratzategi 2 geltokian (27 eta 33 lineen geltokia) ere egingo dute geldialdia.
Aldaketak ekainaren 25etik uztailaren 1era, Altzako jaiak direla eta
Ekainaren 25etik (9:00etatik aurrera gutxi gorab.) uztailaren 1era arte (18:00ak arte gutxi gorab.), Altzako jaiak direla-eta, honako aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
1) 13L-27L-31L-38L-B6-B10 LINEAK LARRATXO ALDERANTZ:
Altzako Anbulatorioko geralekuan geldituko dira eta Aitz Gainetik desbideratuko dira, eta Txirrita Bertsolaria kaletik Larratxoraino jarraituko dute (13-Buenavista linearen geldialdiak eginez).
Nerekan eta Txapinene geralekuak Altzako Anbulatoriora lekualdatuko dira. San Martzial eta Martillun geralekuak Altzako Anbulatoriora, Txirritara eta Larratxora lekualdatuko dira. Leosiñeta eta Larratxo 46 geralekuak Larratxora lekualdatuko dira.
* Azken irteerak Boulevardetik 13L-B6-B10:
Altzako herriguneraino igoko dira, Nerekan eta Txapinene geralekuetan geldialdia eginda, eta ezkerrera egingo dute Altza pasealekutik eta Anbulatorioko biribilgunetik aurrera Txirrita Bertsolaria kaletik joango dira, Larratxoraino, geldialdiak eginda.
2) 13L-24L-38L-B6-B10 LINEAK ERDIALDERANTZ:
Larratxo pasealekutik zirkulatuko dute, San Martzial elizatik, Altza pasealekutik eta Santa Barbaratik, eta Larratxo pasealekuaren eta Txapinene pasealekuaren arteko bidegurutzean (behin-behineko zutoina) eta Txapineneko geralekuan geldialdiak egingo dituzte.
Leosiñeta II geralekua Biankara lekualdatuko da. Lauaizeta 33, Altza 55 eta Elizasu geralekuak Txapinenera lekualdatuko dira. Larratxo 94 geralekua Txapinenera lekualdatuko da (behin-behineko zutoina).
Larratxo 98 geralekua Arriberrira lekualdatuko da.

