Mikel Zabalzaren omenezko martxa dela eta aldaketak – Abenduak 14, igandea
Abenduaren 14an, igandean, 11:45etik 12:30era gutxi gorabehera, Mikel Zabalzaren omenezko martxa egingo da, Kotxetegietatik Boulevarderaino. Martxaren ibilbidea hau izango da: Mons pasealekua, Ategorrieta Hiribidea, Nafarroa Hiribidea, Zurriola, Zurriolako Zubia eta Boulevard. 11:50etik 12:30era gutxi gorabehera Martxa Nafarroa Hiribidean sartzen denean, zerbitzuak desbideratu egingo dira, eta Ategorrieta Hiribidetik, Galtzada Nagusitik, Colón pasealekutik, Santa Katalina Zubitik […]
Abenduaren 14an, igandean, 11:45etik 12:30era gutxi gorabehera, Mikel Zabalzaren omenezko martxa egingo da, Kotxetegietatik Boulevarderaino. Martxaren ibilbidea hau izango da: Mons pasealekua, Ategorrieta Hiribidea, Nafarroa Hiribidea, Zurriola, Zurriolako Zubia eta Boulevard.
11:50etik 12:30era gutxi gorabehera
Martxa Nafarroa Hiribidean sartzen denean, zerbitzuak desbideratu egingo dira, eta Ategorrieta Hiribidetik, Galtzada Nagusitik, Colón pasealekutik, Santa Katalina Zubitik eta Okendo kaletik jarraituko dute. Jesuitetako geralekuan, Mariaren Bihotzekoan eta Kursaalekoan ez da autobusik geldituko, eta hor gelditu ordez Ategorrieta 31n, Galtzada Nagusian eta Colón pasealekuan geldituko dira, hurrenez hurren.
12:00etatik 12:30era gutxi gorabehera
Boulevard ere moztuko da, eta horrek honela eragingo dio zerbitzuari:
- 8-Gros-Intxaurrondo, 13-Altza eta 29-Hego Intxaurrondo Sur lineak: Boulevard 3an (Legazpi) eta Boulevard 15ean ez da autobusik geldituko. Askatasunaren Hiribidea 21era, Askatasunaren Hiribidea 19ra eta Askatasunaren Hiribidea 15era eramango dira, hurrenez hurren.
- 14-Bidebieta linea: Gipuzkoa plazako geltokia mantenduko da.
- 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea: Boulevard 15ean ez da autobusik geldituko. Geraleku hau Gipuzkoa Plazara eramango da (14 linearen geralekua).
- 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 21-Amara-Mutualitateak, 25-Benta Berri-Añorga, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak lineak: Okendon dituzten geralekuetan egingo dute ibilbide bukaerako geldialdiak. Boulevard 9, 13, 17 eta 19ko geralekuetan ez da autobusik geldituko.


