Mugikortasuneko ikasketak egiten ari diren frantziako ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek
Bordeletik gertu dagoen Artigues-près-Bordeau herriko ikastetxe batean Mugikortasuna eta Garraioak ikasketak egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Ikasleek Kotxetegietako instalazioak ezagutu eta garraio publiko baten funtzionamendua ikusteko aukera izan dute, Javier Vallejo Dbuseko Zuzendari Ondokoaren eskutik. Bisitak iraun duen denboran ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren […]
Bordeletik gertu dagoen Artigues-près-Bordeau herriko ikastetxe batean Mugikortasuna eta Garraioak ikasketak egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Ikasleek Kotxetegietako instalazioak ezagutu eta garraio publiko baten funtzionamendua ikusteko aukera izan dute, Javier Vallejo Dbuseko Zuzendari Ondokoaren eskutik.
Bisitak iraun duen denboran ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ikusi ahal izan dituzte. Horiei esker, eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, Dbusek puntualtasunean eta abiadura komertzialean zifra altuak izatea eta Donostiako herritarrek Dbus asko erabiltzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola hiriko BRTa (Bus Rapid Transit), ticketing sistemak edo geralekuak sentsorizatzeko sistema. Halaber, flota baldintza onenetan egon dadin egunero autobusetan sor daitezkeen gorabehera guztiak konpontzeaz eta aldiro ibilgailuei mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoaren lana ikusi ahal izan dute, eta Konpainia bete-betean sartuta dagoen eta flota deskarbonizatzea eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko duen elektrifikazio proiektu integrala ere bai.