San Sebastian Eguna 2026: aldaketak eta zerbitzu bereziak
2026ko San Sebastian eguna dela eta, hainbat aldaketa egingo dira Dbusen zerbitzuetan, bai auzoetan eta baita erdialdean ere. 1. Ibilbide eta geltoki aldaketak auzoetan danborradak direla eta Auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 16an, 19an eta 20an ondorengo geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan: Aldaketak ikusi (pdf) 2. Zerbitzu aldaketak haurren […]
2026ko San Sebastian eguna dela eta, hainbat aldaketa egingo dira Dbusen zerbitzuetan, bai auzoetan eta baita erdialdean ere.
1. Ibilbide eta geltoki aldaketak auzoetan danborradak direla eta
Auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 16an, 19an eta 20an ondorengo geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan:
Aldaketak ikusi (pdf)
2. Zerbitzu aldaketak haurren danborrada dela eta
Urtarrilaren 20an, asteartean, Haurren Danborrada dela eta, 10:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen lineetan:
Aldaketak ikusi (pdf)
3. Zerbitzu aldaketak helduen danborradak direla eta
Asteartean, urtarrilak 20, danborradak egingo dira hiri Erdialdean, eta hori dela-eta, 16:00etatik 22:00etara gutxi gorabehera aldaketa hauek egingo dira Dbuseko lineetan:
Aldaketak ikusi (pdf)
4. Urtarrilaren 19a: Azken irteerak eta Gautxoriak
Urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, Gautxoriak egongo dira gau osoan zehar.
Zerbitzuak ikusi (pdf)
5. Urtarrilaren 20a: Azken irteerak eta Gautxoriak
Urtarrilaren 20an, bandera jaitsiera dela eta, Gautxoriak egongo dira 2:00ak arte.
Zerbitzuak ikusi (pdf)
