Urrian, Dbusek bere historiako hileko daturik hoberenak erregistratu ditu, erabiltzeen kopuruan markak hautsita
Urrian, Dbusek hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra erregistratutako hileko bidaietan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia erregistratu dira. Horrek esan nahi du, beraz, Konpainiaren historian erabateko errekorra izan dela. Urrian, 2025 osoan egon den joera sendotu da. Autobusaren erabileran egon den gorakada horren ondorioz, […]
Urrian, Dbusek hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra erregistratutako hileko bidaietan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia erregistratu dira. Horrek esan nahi du, beraz, Konpainiaren historian erabateko errekorra izan dela.
Urrian, 2025 osoan egon den joera sendotu da. Autobusaren erabileran egon den gorakada horren ondorioz, Dbusek 28.123.649 bidaia zenbatu ditu urteko lehen 10 hilabeteetan, iaz, garai berean, erregistratutako bidaiak baino %5,39 gehiago. Hurrengo grafikoan jasotzen da aldi honetan erregistratutako bidaia kopuruak azken 10 urteetan izan duen bilakaera.

Urte hasieratik hona, hauek dira bidaia gehien erregistratu dituzten bost lineak: 13-Altza, 3.505.326 bidaiarekin; 28-Amara-Ospitaleak, 3.462.494 bidaiarekin; 17-Gros-Amara-Miramon, 2.030.587 bidaiarekin; 5-Benta-Berri, 2.614.235 bidaiarekin; eta 26-Amara-Martune, 1.777.666 bidaiarekin.
Eskaeren gorakada honi ahalik eta zerbitzu onenarekin erantzuteko, Dbus lineen funtzionamendua monitorizatzen ari da, eta ordutegi eta linea batzuk erabilgarri dauden gidariekin indartzen, dauden baliabideen arabera.


