Uztailaren 1etik aurrera 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute dbus-en
Uztailaren 1etik aurrera, asteartez, MUGI, BAT eta BARIK txartel pertsonalizatua duten 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbuseko linea guztietan. Horrela, hiru urte luzatu da adingabeek doan bidaiatzeko duten adin tartea. 15 urte bete ondoren txartela ordaindu beharko dute. Doan bidaiatu ahal izateko, 15 urtetik beherakoek MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatua izan beharko dute. […]
Uztailaren 1etik aurrera, asteartez, MUGI, BAT eta BARIK txartel pertsonalizatua duten 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbuseko linea guztietan. Horrela, hiru urte luzatu da adingabeek doan bidaiatzeko duten adin tartea. 15 urte bete ondoren txartela ordaindu beharko dute.
Doan bidaiatu ahal izateko, 15 urtetik beherakoek MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatua izan beharko dute. Jada txartel pertsonalizatua dutenek ez dute doakotasuna aktibatzeko ezer egin beharko. Horretarako, balidatzeko makinen softwarea eguneratu da, txartelak irakurtzean 6 eta 15 urte artekoei inolako zenbatekorik ez kargatzeko.
Aurten arte, 6 urtetik beherakoek bakarrik bidaiatzen zuten doan. Kolektibo horrek ez du garraio txartelik eta neurri berriak ez du beraientzat aldaketarik. Garraio txartelik gabe doan bidaiatzen jarraituko dute. Aurtengo otsailean, doako txartela 6 eta 11 urte bitartekoei ere zabaldu zitzaien, MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatuarekin, eta uztailetik aurrera, 15 urtetik beherakoetara zabalduko da. Hau da, 12 eta 14 urte bitarteko pertsonena da kolektibo onuradun berria.
Dena den, MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatua ez duten 6tik 14ra urtera arteko haurrek ezingo dute doan bidaiatu. Txartela eskatzeko MUGIk, BATek eta BARIKek herritarren arretarako dituzten bulegoetara joan beharko dute.
Tarifak eguneratzea
Era berean, datorren asteartetik aurrera, uztailak 1, Dbuseko tarifak aldatuko dira bidaia MUGI, BAT edo BARIK txartelekin ordaintzen duten erabiltzaileentzat, horiei aplikatu beharreko deskontuen eguneraketaren arabera (%50ekoak izan beharrean %40koak izango dira). Ezarritako deskontuek Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren finantzaketa dute.
Uztailaren 1etik aurrera, Dbusen tarifa sistema berria hau izango da:
Bidaia txartela | 2022/7/1a baino lehenagoko prezioa | 202/7/1etik aurrerako prezioa |
Noizbehinkako bidaia txartela, egunekoa | 1,85 € | 1,85 € |
Noizbehinkako bidaia txartela, gauekoa | 2,50 € | 2,50 € |
MUGI Txartela | ||
1-20 bidaia | 0,49 € | 0,59 € |
21-50 bidaia | 0,40 € | 0,48 € |
51. bidaiatik aurrera | 0,10 € | 0,12 € |
MUGI Txartel anonimoa | 0,65 € | 0,78 € |
BAT eta BARIK Txartelak | 0,49 € | 0,59 € |
Aurreikusita dago, halaber, laster Dbuseko noizbehinkako txartelen prezioak eguneratzea, bai eguneko txartelena, bai gaueko txartelena. Garraio titulu bien prezioak 2020tik izoztuta egon dira, eta 10 eta 15 zentimo igoko dira, hurrenez hurren. Erabiltzaile ez-errepikarientzako txartel digitalen prezioa ere eguneratuko da.