Zerbitzu gehiago Igeldora Aste Santuan
Aste Santuan, 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. Zehazki, martxoaren 30etik apirilaren 12ra gertatuko da zerbitzuen areagotze hori, bi egun horiek ere barruan sartuta. 10:05etik 21:05era bitartean handituko da zerbitzuaren maiztasuna, eta zerbitzua 20 minutuan behin izango da. Beraz, honela geratuko da zerbitzua: Irteerak Boulevard […]
Aste Santuan, 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.
Zehazki, martxoaren 30etik apirilaren 12ra gertatuko da zerbitzuen areagotze hori, bi egun horiek ere barruan sartuta.
10:05etik 21:05era bitartean handituko da zerbitzuaren maiztasuna, eta zerbitzua 20 minutuan behin izango da. Beraz, honela geratuko da zerbitzua:
Irteerak Boulevard 19tik:
– Martxoaren 30ean eta 31n; apirilaren 1ean, 4an, 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n: 8:35etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.
– Apirilaren 2an, 3an, 5ean, 6an eta 12an: 7:05etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.
Irteerak Kanpinetik:
– Martxoaren 30ean eta 31n; apirilaren 1ean, 4an, 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n: 9:00etatik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.
– Apirilaren 2an, 3an, 5ean, 6an eta 12an: 7:30etik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.
