3000 pertsonak, 48 taldek deituta, manifestazioa egin dute Donostiako kaleetan, politikariei/udal gobernuari mezu argia bidaliz: Donostia ez dago salgai, eredu aldaketa premiazkoa da. Berreskura dezagun hiria.
Gaur 48 eragile eta mota guztietako elkarte, sindikatu, borroka sozialak, herritar eta hiritar partikularrak… udalaren kudeaketa txarrarekin desadostasuna agertzen dugu. Gaur Donostiako Udal Gobernuaren nortasuna, ondare arkitektoniko, natural eta soziokultural eta merkataritza txikiaren aurkako etengabeko erasoaren aurrean azaltzen gara. Hiriaren desegite progresiboa salatzen dugu. Hiria industria turistikoaren neurrira diseinatzen ari dela, salatzen dugu, donostiar hiritargoaren zerbitzura egotetik urrun dagoena. […]
Gaur 48 eragile eta mota guztietako elkarte, sindikatu, borroka sozialak, herritar eta hiritar partikularrak… udalaren kudeaketa txarrarekin desadostasuna agertzen dugu. Gaur Donostiako Udal Gobernuaren nortasuna, ondare arkitektoniko, natural eta soziokultural eta merkataritza txikiaren aurkako etengabeko erasoaren aurrean azaltzen gara.
Hiriaren desegite progresiboa salatzen dugu. Hiria industria turistikoaren neurrira diseinatzen ari dela, salatzen dugu, donostiar hiritargoaren zerbitzura egotetik urrun dagoena.
Azken legegintzaldietan jarduera hauek egin dira eta tramitatzen ari dira:
- Hirian Basque Culinary Centerren bigarren eraikin bat eraikitzeko proiektua, Manteo eta Zemoria parkeetan, lurzoru-ondarearen lagapenarekin eta finantzaketa publikoarekin.
- San Bartolome muinoan 4 solairuko lurpeko aparkalekua eta merkataritza-gunea egiteko proiektua.
- Lurzoru naturaleko 5 hektareako suntsipena beste makropoligono komertziala eraikitzeko , Belartza 2, Añorgan.
- Hiriaren ikono izan diren RENFE geltoki historikoaren eta Bellas Artes eraikin enblematikoaren eraisteak
- Bella Easo izandakoaren nortasun eta bereizitasun urbanistikoaren aurkako erasoak, propioz berdingabeko eraikinak babesgabetuz , Higiezin bereizgarriaen etengabeko eraisketan bihurtu dena Ulian, Ondarretan, Zentruan, Aieten, Antiguon… Galdu dugun hiria.
- Beharrezkoa ez den metroaren pasabidearen afekzioak eta diru publikoaren xahubidea.
- 5 milioiren xahutzea Hondalean, Santa Clara uhartean, turismoari begira dagoen hiriaren diseinuaren zerbitzuan.
- Antondegin olatu artifizial eta aisialdiko parkea egiteko proiektua Antondegiko lurzoru naturalean, hau ere, turismoari begira.
- Hotelen etengabeko irekiera eta onarpena, hiriaren turistifikazio masiboaren eredua jarraituz
- Pisu turistikoen eraginkorra ez den auraketa, horien ugaritzea ez bait du gelditu, eta familietarako ohiko etxebizitzak galketarekin
- Etxebizitza duina eta eskuragarria eskuratzeko ezintasuna: prezio eskuraezinak, hiri turistifikatuaren eredua higiezin burbuila dela eta
- Urbanizazio berriek etxebizitza espekulatiboari lehentasuna ematen diote, alokairuko etxebizitza babestuen aurrean.
- Dentsitate handiko Zardoya-Otis proiektua Alzan, espazio publikoen galerakin eta etxebizitza publikoaren urritasunarekin
- Añorga Txikiko bizitoki proiektua, dentsitate handikoa ere, zerbitzu eta hornidura publikorik ez dituen auzo batean
- Azken urteetan hirian emandako zuhaitz justifikatugabeko mozketa masibo eta krudelak
- Lurzoru naturalaren etengabeko suntsitze eta artifizializazioa: etorkizuneko belaunaldien ondare eta herentzia
- Porrot egin duen hondakinen kudeaketaren ondorioz, Donostia biztanle bakoitzeko arbuio frakzio gehien sortzen duen eta materia organiko gutxien biltzen duen Gipuzkoako biztanleria da
- Lurpeko aparkalekuak, hirian trafikoa handitzen dutenek, mugikortasunaren eta osasunaren kaltetan.
- Hiria 2018tik berrantolatu beharko zukeen Plan Orokor berriaren justifikaziorik gabeko atzerapena.
Jarduera hauek eta beste hainbestek sortzen duten alarma eta nahigabe soziala dira hiritar mugimendu bateratu honetarako deialdiaren motorra, iada 48 eragile batu diren honetan
Aipatutakoak Udal Gobernuak sustatutako arazo endemiko eta ez-puntualtzat jotzen dugunaren adibide batzuk baino ez dira. Udal politiken emaitza banaezina da, sistematikoki interes ekonomiko handiei laguntzen baitiete, hala nola sustatzaileei, azalera handiei eta kateei. Horien bidez, Donostiako Udalak bere diru-kutxen finantzaketa lortzen du, modu arriskutsu eta atzeraezinean egungo hiria eta galdu duguna salduz. Gure ondarea. Gure bizitzak
Emaitza: Donostia enpresa handien negoziorako eta turismo masifikaturako hiri-eredu baten modura eraikitzen ari da (edo txikitzen ari da), bizitzeko hiri bat izan beharrean, pertsona guztiak jatorri- edo baldintza-bereizketarik gabe zaintzen dituen hiria; eredu bat non milaka donostiar heure hiritik eluketen kanporatuta izan behar, gertuko merkataritzaren itxierarekin, bioaniztasuna, zonalde berde eta edonolazko ondarearen galeran.
hiri eredu aldaketa premiazkoa da. Hiria errekuperatu behar dugu
Horregatik diogu:
DONOSTIA EZ DAGO SALGAI!UTZI GURE HIRIA SALTZEARI!