MANIFESTAZIOA Donostia ez dago salgai!
DONOSTIA DEFENDATUZek, Donostiaren bilakaerarekin kezkaturiko erakunde, entitate, auzo-elkarte eta gizarte-mugimenduek osatutako koordinakunde apartidistak, DENDARTEAN bertako kide delarik, dei egiten die herritarrei datorren igandean, maiatzak 21, manifestazio batean parte-hartzera, gaur egungo hiria eta Gipuzkoa osoa mehatxatzen duten hirigintza-jarduera gogorren ugaritzearen aurrean. Koordinakundeak deia luzatu die Donostiako udalaren kudeaketa txarrarekin ados ez dauden gainerako herritarrei eta tokiko […]
DONOSTIA DEFENDATUZek, Donostiaren bilakaerarekin kezkaturiko erakunde, entitate, auzo-elkarte eta gizarte-mugimenduek osatutako koordinakunde apartidistak, DENDARTEAN bertako kide delarik, dei egiten die herritarrei datorren igandean, maiatzak 21, manifestazio batean parte-hartzera, gaur egungo hiria eta Gipuzkoa osoa mehatxatzen duten hirigintza-jarduera gogorren ugaritzearen aurrean.
Koordinakundeak deia luzatu die Donostiako udalaren kudeaketa txarrarekin ados ez dauden gainerako herritarrei eta tokiko borroka txikiei, Udal Gobernuak Donostiako nortasunari, ondare arkitektoniko, natural eta soziokulturalari eta merkataritza txikiari egindako etengabeko erasoa salatuz.
Azken legegintzaldietan, Donostiako lurralde txikiaren eta Gipuzkoa osoaren aurkako hainbat jarduketa abiarazi eta izapidetzen ari dira, hala nola Garbera merkataritza-gunea (61.000m2), San Bartolome merkataritza-gunea (8.040m2) edo oso aurreratuta dagoen Belartzako eremuaren tramitazioa. Azken kokapen horretan, merkataritza-espazioa izango lukeen hotel bat eraiki nahi da, eta, Establezimendu Handien Legeak m2 komertzial asko egiteko aukerarik ematen ez duenez, 83.894m2 arteko Makrogune Logistiko bat egin nahi dute, Interneteko banatzaile handiek erraztasunak izan ditzaten Donostian eta Gipuzkoa osoan banaketak burutzeko, NI errepiderako, autobiderako eta Donostia-Bilbo errepiderako zuzeneko loturarekin.
Donostiako eta Gipuzkoa osoko saltoki txikien interesak etengabe zapaltzen ari dira. Ekintza horiek gizartean sortzen duten alarma eta nahigabea dira herritarren dei bateratuaren motorra. Uste dugu aukera ona dela merkatariak manifestazio bateratura joateko. Pankarta orokor bakarra izango du mobilizazioak, baina pankarta txikiak eraman ahal izango dira norbaitek hala nahi badu.
Protesta martxa “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI” lelopean egingo da maiatzaren 21ean, igandea, 12:00etan, Easo plazatik abiatuta.
Une honetan prentsaurrekoa eskaintzen ari dira hedabideei deialdiaren berri emateko.