Aste Nagusian gertatutako sexu erasoak salatzeko kontzentrazioa ostegunean 19:00etan Bulean
Donostiako Piratok astearte goizaldean Urgullen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzen dugu. Gure babes osoa adierazi nahi diogu erasotutako emakumeari. Atzo esan genuen moduan, Aste Nagusia hasi zen egunetik bertatik jaso ditugu salaketa mezuak horretarako prestatutako telefono zenbaki eta e-mailean. Kaleak eta gauak denon espazio seguru izateko lanean jarraituko dugu, eta ezin dugu onartu inongo erasorik erantzunik gabe. Egoera honen aurrean Donostiako mugimendu feministak eta Donostiako Piratok elkarlanean kontzentrazio bat deitu dugu bihar, abuztuak17, 19:00etan Bulean. Erasorik ez erantzunik gabe! Denok Bulera! The post Aste Nagusian gertatutako sexu erasoak salatzeko kontzentrazioa ostegunean 19:00etan Bulean appeared first on Donostiako Piratak.