Oztopo andana gaindituta, aurten ere Piratok Dono$tia abordatuko dugu!
Donostiako Piratok abuztuaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dugu Aste Nagusia. Urtero legez, 9 egunetan zehar, txupinazoarekin hasi eta Irrikitaldiarekin bukatu arte, egitarau oparoa eskainiko dugu, ohiko helburu berarekin: donostiarrei jai herrikoi, euskaldun eta parekideez gozatzeko aukera eskaintzea. KOFRADIEN KARTELAK DESKARGATU EGITARAUA DESKARGATU Kortsarioen Donostian, izan pirata! Horixe da piratok datorren Aste Nagusi honetarako aukeratu dugun leloa. Kortsarioak diru truke saldu ziren pirata edo sakeadoreak izan ziren. XVI. eta XIX. mendeen artean, Europako herrialde askok «erreplesalia gutunak» edo «kortso agiriak» banatu zizkieten euren kapitainei, erregimenaren izenean eta haren mesedetan sakeatzen ibiltzeko, soldatapean. Aurten, Donostiako Piratok salatu nahi dugu, era batera edo bestera horrek indarrean jarraitzen duela, hein handi batean. Horregatik, aukeratu dugun lelo horren bidez, herritarrei ahalduntzeko deia egin nahi diegu: kortsario horien aurka egin, zapi beltza jantzi eta pirata bilakatzeko deia. Horren erakusle dira, urtez urte, piratok gure Aste Nagusia antolatzeko pairatu behar ditugun oztopo eta zailtasunak. Kaiko lanak izan ziren iaz, eta tasa handiak aurrekoan. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak urtero izaten du arrazoiren bat piraton lana oztopatzeko. Aurten, jaigunearen antolaketa izan da. Arrazoi zehatzik eman gabe, Jaurlaritzatik erabaki dute Flamenka gunean ez dela kontzertu gehiagorik egingo, egitaraua eta jaigunea guztiz berrantolatzera behartu gaituzte, oso epe laburrean. Horrek ordura arteko plan guztiak baztertzera, egindako lana ahaztera, eta azken momentuan buru-belarri jaigune berri bat diseinatzen hastera behartu gaitu. Gauza bat argi dago: Donostiako Piratak kaitik kanpo nahi dituzte. Hala ere, beste behin, Piratok gai izan gara zailtasun horiei aurre egin eta egitarau beti bezain zabala antolatzeko. 2019ko Aste Nagusi Pirata Aurtengo egitarauari dagokionez, aurreko urteetako ildo beretik jarraituko dugu. Egunean zehar askotariko bazkariak, txarangak, ekintzak eta jolasak izango ditugu; gauez, berriz, musika eskaintza zabala. Aurten ere, hiru musika proposamen ezberdin izango dira gauero: kontzertuak, DJak eta Trinitate enparantzako afari musikatuak. Kontzertu gune nagusian musika estilo ugari izango dira entzungai: rock-a, oi! soinuak, rap-a, ska… Gainera, punta-puntako hiru emakume DJ izango ditugu oholtza gainean, lehen aldiz elkarlanean: Pal Piso hirukotea osatuko dute Flaca, Alvva eta Brava DJek. Aurtengo berrikuntza nagusietako bat Karramarro Uhartea irratsaioa izango da. Bertan, Aste Nagusi Piratako nondik norakoak kontatuko ditugu, eta sare sozialetara podcast moduan igoko dugu. Urteroko klasikoari dagokionez, astelehenean, hilaren 12an, Donostia abordatuko dugu! Izen ematea zabaldu da jada, piraton webgunean. Aurten, gainera, abordatzeko baltsa politenak saria izango du; beraz, animatu zaitezte baltsa ederrak egitera! Urtero bezala, egun horretan bazkari herrikoia izango dugu, eta bazkari horretarako tiketak salgai daude jada Trikuharri, Pandora eta Herria tabernatan. Aurtengo bigarren berrikuntza handia hilaren 14an izango da, asteazkenean. Egun horretan, Kofradien eguna izango dugu. Egun osoan zehar, kofradia ezberdinetako piratak Flamenkan bilduko gara, eta jolasak, bazkaria eta abar izango ditugu. Horrez gain, aste guztian zehar, Donostiako Piratak osatzen dituzten kofradia guztiek egitarau propioa izango dute. Donostiako hainbat auzo eta guneetara jai giroa eramango dute, eta guztien artean Donostia osoa abordatu. Horregatik guztiagatik, Piratok aldarrikatu nahi dugu jartzen dizkiguten oztopoen gainetik hemen gaudela, 2019. urtean, 17. Aste Nagusi Pirata aurkezten, eta hala jarraitzeko asmoa dugula. Hortaz, gonbidapena luzatzen dizuegu gure jaietan parte hartu eta Aste Nagusi Pirataz gozatzeko. KORTSARIOEN DONOSTIAN, IZAN PIRATA! GORA JAI HERRIKOIAK! GORA DONOSTIAKO PIRATAK! The post Oztopo andana gaindituta, aurten ere Piratok Dono$tia abordatuko dugu! appeared first on Donostiako Piratak.
Donostiako Piratok abuztuaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dugu Aste Nagusia. Urtero legez, 9 egunetan zehar, txupinazoarekin hasi eta Irrikitaldiarekin bukatu arte, egitarau oparoa eskainiko dugu, ohiko helburu berarekin: donostiarrei jai herrikoi, euskaldun eta parekideez gozatzeko aukera eskaintzea. KOFRADIEN KARTELAK DESKARGATU EGITARAUA DESKARGATU Kortsarioen Donostian, izan pirata! Horixe da piratok datorren Aste Nagusi honetarako aukeratu dugun leloa. Kortsarioak diru truke saldu ziren pirata edo sakeadoreak izan ziren. XVI. eta XIX. mendeen artean, Europako herrialde askok «erreplesalia gutunak» edo «kortso agiriak» banatu zizkieten euren kapitainei, erregimenaren izenean eta haren mesedetan sakeatzen ibiltzeko, soldatapean. Aurten, Donostiako Piratok salatu nahi dugu, era batera edo bestera horrek indarrean jarraitzen duela, hein handi batean. Horregatik, aukeratu dugun lelo horren bidez, herritarrei ahalduntzeko deia egin nahi diegu: kortsario horien aurka egin, zapi beltza jantzi eta pirata bilakatzeko deia. Horren erakusle dira, urtez urte, piratok gure Aste Nagusia antolatzeko pairatu behar ditugun oztopo eta zailtasunak. Kaiko lanak izan ziren iaz, eta tasa handiak aurrekoan. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak urtero izaten du arrazoiren bat piraton lana oztopatzeko. Aurten, jaigunearen antolaketa izan da. Arrazoi zehatzik eman gabe, Jaurlaritzatik erabaki dute Flamenka gunean ez dela kontzertu gehiagorik egingo, egitaraua eta jaigunea guztiz berrantolatzera behartu gaituzte, oso epe laburrean. Horrek ordura arteko plan guztiak baztertzera, egindako lana ahaztera, eta azken momentuan buru-belarri jaigune berri bat diseinatzen hastera behartu gaitu. Gauza bat argi dago: Donostiako Piratak kaitik kanpo nahi dituzte. Hala ere, beste behin, Piratok gai izan gara zailtasun horiei aurre egin eta egitarau beti bezain zabala antolatzeko. 2019ko Aste Nagusi Pirata Aurtengo egitarauari dagokionez, aurreko urteetako ildo beretik jarraituko dugu. Egunean zehar askotariko bazkariak, txarangak, ekintzak eta jolasak izango ditugu; gauez, berriz, musika eskaintza zabala. Aurten ere, hiru musika proposamen ezberdin izango dira gauero: kontzertuak, DJak eta Trinitate enparantzako afari musikatuak. Kontzertu gune nagusian musika estilo ugari izango dira entzungai: rock-a, oi! soinuak, rap-a, ska… Gainera, punta-puntako hiru emakume DJ izango ditugu oholtza gainean, lehen aldiz elkarlanean: Pal Piso hirukotea osatuko dute Flaca, Alvva eta Brava DJek. Aurtengo berrikuntza nagusietako bat Karramarro Uhartea irratsaioa izango da. Bertan, Aste Nagusi Piratako nondik norakoak kontatuko ditugu, eta sare sozialetara podcast moduan igoko dugu. Urteroko klasikoari dagokionez, astelehenean, hilaren 12an, Donostia abordatuko dugu! Izen ematea zabaldu da jada, piraton webgunean. Aurten, gainera, abordatzeko baltsa politenak saria izango du; beraz, animatu zaitezte baltsa ederrak egitera! Urtero bezala, egun horretan bazkari herrikoia izango dugu, eta bazkari horretarako tiketak salgai daude jada Trikuharri, Pandora eta Herria tabernatan. Aurtengo bigarren berrikuntza handia hilaren 14an izango da, asteazkenean. Egun horretan, Kofradien eguna izango dugu. Egun osoan zehar, kofradia ezberdinetako piratak Flamenkan bilduko gara, eta jolasak, bazkaria eta abar izango ditugu. Horrez gain, aste guztian zehar, Donostiako Piratak osatzen dituzten kofradia guztiek egitarau propioa izango dute. Donostiako hainbat auzo eta guneetara jai giroa eramango dute, eta guztien artean Donostia osoa abordatu. Horregatik guztiagatik, Piratok aldarrikatu nahi dugu jartzen dizkiguten oztopoen gainetik hemen gaudela, 2019. urtean, 17. Aste Nagusi Pirata aurkezten, eta hala jarraitzeko asmoa dugula. Hortaz, gonbidapena luzatzen dizuegu gure jaietan parte hartu eta Aste Nagusi Pirataz gozatzeko. KORTSARIOEN DONOSTIAN, IZAN PIRATA! GORA JAI HERRIKOIAK! GORA DONOSTIAKO PIRATAK!
The post Oztopo andana gaindituta, aurten ere Piratok Dono$tia abordatuko dugu! appeared first on Donostiako Piratak.