Emozioak eta gorputza
Minaren inguruan irakurtzen ari nintzelarik Donna Apellanizen artikulu interesgarri hau topatu dut.
Donna Apellaniz gazte garaietan, Aratz gia taldean ezagutzeko aukera izan nuen. Urte dexente harremanik izan gabe egon ginen, baina halako batean, bere lanaren berri izan nuenean, interesa piztu zitzaidan eta harremana berrartu genuen.
Donna terapeuta sistemiko emozionala da. Gaur egun talde zein norbanakoei harremanak eta emozioen munduan sakontzen eta autoezagutzan laguntzen lan egiten du. Donnaren inguruan gehio jakin nahi baduzute sartu bere orrian: educandolaemoción
Groseko Guraso Elkartea sortu genuenetik Donnarekin harremana estutu egin da. Pasa den ikasturtean Hitzaldi bat eman zigun “HEZKUNTZA EMOZIONALA. Nola izan zure seme-alaben bide lagun emozionala”. Esteka honetan ikusgai: Hezkuntza emozionalaren garrantzia. Hitzldia.
Ikaragarria izan zen, pila bat ikasi genuen eta gaiaren inguruan sakontzeko interesa piztu zigun. Hori dela eta datorren ikasturterako Grosen Guraso Eskola bat antolatu dugu. Hemen jaso dezakezu informazio gehio: Groseko Guraso Eskola
Orain minaren inguruan irakurtzen ari nintzelarik, Donnaren artikulu interesgarri hau topatu dut. Uste dut minaren inguruan sakontzeko interesgarria izango zaizauela:
“EMOZIOAK ETA GORPUTZA
Gaur egun geroz eta gehiago hitz egiten da emozioetaz eta hauek gure bizitzan duten
garrantziaz, baita hauek onartu eta kudeatu behar ditugula, eta noizbehinka hau egiteko
pauso batzuk jasotzen ditugu ere hemendik eta handik.
Baina benetan dakigu zein da emozioek gure bizitzetan duten garrantzia?
Emozioak gure bizitzean uneoro daude presente, jaiotzetik hil arte ditugu bidailagun, nahiz
eta hauei askotan jaramon ez egin. Emozioak gure gorputzaren barruan bizi dira eta honekin
lotura zuzena dute, emozioak gorputzean sentitzen ditugu eta emozioekin egiten dugun
guztia gure gorputzean eragingo du.
Emozioen prozesua nahiko konplexua bada ere eta honetan hainbat faktore eragiten
badute, hau era xinple batean azaldu dezakegu. Emozioa energia bat da, gehienbat gure
inkontzienteak mugitzen duena.
Egoera bat bizitzen dugunean (erreala edo ez) hau gure filtro mentaletatik pasa eta
balorazio bat egiten dugu “nolako garrantzia du gertatutakoak? zer suposatzen du horrek
niretzat?…” eta honela balorazio horrekin gure emozioa piztu egiten da, egoera
arriskutsutzat baloratzen badugu beldurra sentituko dugu, zerbaiten galera sumatzen
badugu tristurak hartuko gaitu, gure bidean oztopo bat ikusten badugu amorrua sentituko
dugu, eta honela emozio guztiekin.
Emozio hori egoera zehatz bati erantzuteko sentitzen dugun energia da.
Beldurrak egoera “arriskutsu” horretatik babesten gaitu, tristurak bizitako galeratik
ber-osatuta ateratzeko sentitzen dugu, amorruak oztopo hori suntsitzeko behar dugun
energia ematen digu, etab.
Emozio horiei ez badiegu behar duten tokia ematen, energia guzti hori gure gorputzean
gelditzen da, metatuta, kudeatua izan gabe, ulertua izan gabe. Energia horrek ez badu
behar zuen tokia ezta espazioa izan beste nonbaitetik askatua izango da, gorputzak ezin
baitu energia hori soilik metatua izan, forma bat eman behar dio, askatu egin behar du.
Eta honela sortzen dira bizitzan zehar izaten ditugun sintomatologia ezberdinak.
Geroz eta aditu gehiagok esaten dute gure gorputzeko sintoma askok erlazio zuzena dutela
gure emozioekin eta hauek bizitzeko erarekin. Honetan aditua den Enric Corberak
( www.enriccorberainstitute.com ) dioen bezala “inkontzienteki gaixotzen gara, kontzientzia
hartu eta inkontzienteki sendatzen gara”.
Emozioek eta gorputza lotura zuzena dutenez, emozioen kudeaketa ez egokia egiteak
eragina izango du gure gorputzaren osasunean, somatizazioa esaten dioguna. Baina honek
ez du zertan gaixotasun larria soilik sortu behar, hau gertatzeko denbora luzean emozioren
bat edo gehiago ekiditen egon behar gara, errepikakora izan den egoera baten haurrean
emozio desatseginak bizitzen egon honi irtenbidea eman gabe, edota txikitan bizitzako
esperientzi traumatiko bati kasu ez badiogu egiten gertatu daitekeen erantzuna da.
Badira ere egunerokotasunean gertatzen zaizkigun gorabeherak, adibidez, begitxindorrak
ezin ikustearekin lotura du, gustatzen ez zaigun egoera batekin edota, bizi nahi ez dugun
zerbaitekin, honela amorrua eta tristura egon daitezke honen atzean; eztarriko minak
askotan irensten ditugun hitzekin du lotura, ezin esan ez ditugun horiekin, hau beldurrarekin
lotuta egin daiteke; katarroak badu zerikusia amorruarekin, haserretzen gaituen egoeraren
bat bizitzen ari gara eta katarroa amorru hori ateratzeko gorputzak erabiltzen duen era bat
da.Eta honela sintoma askorekin egin dezakegu lotura.
Hau orokorra bada ere, emozioen mundua oso pertsonala da eta pertsona bakoitzak
emozioak bere erara bizitzen ditu, beraz, zalantzak argitzeko hoberena aditu batekin hitz
egitea da, adibidez, Zuhaizpe ( www.zuhaizpe.com ) eta Descodificación Biologia Original
( www.institutoangeleswolder.com ) lan hau egiteaz arduratzen diren profesionalak dira.
Hala ere, egunerokoan zuk ere baduzu zerbait egiteko aukera eta ahalmena, bizitzen ari
zarenaz jabe izatea da lehenengo pasoa. Egoera batean aurrean ezinegona sentitzen
baduzu, gelditu zaitez eta arreta jarri, ematen du hau ez ikustea baino askoz mingarriagoa
dela, baina luzaroan eskertuko duzun zerbait da, baita zure gorputzak ere.
Emozioa sentitzeak eta honi leku bat emateak ez du esan nahi emozioengatik eramaten utzi
behar duzula zure burua, ez duzu zertan norbait jo behar, iraindu behar edota beldurragatik
blokeatuta gelditu behar emozioei tokia emateko. Soilik sentitu eta zeure burua entzun, hor
hasiko zara entzuten behar duzuna, zure barruak behar duena.
Ezagutza eta kudeaketa emozionala ongizatean asko laguntzen duten gaitasunak dira, gure
adimen emozionala lantzeak onura handiak ekartzen ditu gure bizitzara, osasun fisikoa,
psikikoa eta emozionala hain zuzen ere.
Emozioei jaramon egitea, gure bizitzan lekua ematea eta errespetatzea, gure bizitzaren jabe
egitea da, eta hau denon eskura dagoen zerbait da.
Donna Apellaniz Nieto
Adimen Emozionaleko formatzaile eta aholkularia
www.educandolaemocion.com”
Zuen gustokoa izan delakoan laster izango naiz zuekin.