Errigora eskaerak AEK euskaltegietan egiteko eta jasotzeko aukera
Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren baitan eskaerako jasotzeko guneak izango dira Donostiako AEK euskaltegiak, besteak beste
Aurten ere, Nafarroako hegoaldeko produktuak zuzenean eskatzeko aukera izango da. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren baitan, oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak izango dira aukeran. Beti bezala, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Eskaerak egiteko epea martxoaren 12ra artekoa izango da eta AEKren 2 euskaltegitan (Antigua eta Gros-Irrintzi) egin daiteke, edo nahiago izanez gero hurrengo estekan: eskatu
Halaber, produktuak jasotzeko ere hainbat gune antolatu dira, euren artean Amara Berri eta Gros-Irrintzi.
Hauek dira 3 euskaltegien helbideak:
Amara Berri, Gregorio Ordoñez 7
Antigua, Erregezain kalea 22
Gros-Irrintzi, Iztueta 3
On egin!