Gamer Kazetari: bideojokoen kazetaritzaren gakoak ezagutzeko proiektua
Bideojokoen kazetaritzak zure jakinmina pizten al du? Ba al dakizu bideojokoen arloko analisi, albiste edo erreportajea sortzen? Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak "Gamer Kazetari" proiektua sortu du Ikasplay-rekin batera, 14-26 urte bitarteko gazteei bideojokoei buruzko kazetaritza multimedia euskaraz egiten erakusteko bideo eta gidalerroekin. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Bideojokoen kazetaritzak zure jakinmina pizten al du? Ba al dakizu bideojokoen arloko analisi, albiste edo erreportajea sortzen? Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak “Gamer Kazetari” proiektua sortu du Ikasplay-rekin batera, 14-26 urte bitarteko gazteei bideojokoei buruzko kazetaritza multimedia euskaraz egiten erakusteko bideo eta gidalerroekin. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Gamer Kazetari proiektuaren xedea, bideojokoen kazetaritza mundura hurbiltzea eta bertako genero desberdinak lantzeko komunikazio-estrategiak eta gidalerroak eskaintzea da. Horretarako, bideojokoekin lotutako albisteak, erreportajeak, analisiak, elkarrizketak… sortzeko lehen urratsak biltzen dituzten bideo-tutorialak garatu dituzte Asmoz Fundazioak eta Ikasplay-ek.
Guztira, Gamer Kazetari proiektua 8 bideoz osaturik dago, eta guztiak ikus daitezke egitasmorako sortutako Gamer Kazetari webgunean, eta baita Youtuben sortutako katean ere. Horretaz gain, aipaturiko webgunean bideo-tutorial bakoitzaren gidak ere eskuragarri daude webgunean, nahi duenak lasaitasunez ikusteko edo irakurtzeko.
Zehazki, honakoak dira proiektuan lantzen diren gaiak: bideojokoak eta kazetaritza, edukien lanketa, baliabide teknikoak, albistea, analisia, erreportajea, elkarrizketa edo mahaingurua eta gomendio eraginkorrak.
Anima zaitez eta eman gamer kazetari izateko lehen urratsa!