Eizmendi burdindegia “Gu ez gara enpresa handiak, gu auzoa egiten ari gara”
2025eko urria / Araitz Katarain
Komertzioaren izena: Eizmendi burdindegia.
Helbidea: Egia kalea 13, 20012, Egia.
Jarduna: Burdindegia eta etxeko tresneriaren salmenta, besteak beste.
Historia
Burdindegia izan baino lehenago sagardotegia izan zen. 1940 urte inguruan ireki zena eta 1957. urte arte iraun zuena. Sagardoa egin eta saltzen zen bertan. Egiako bilgunea izan zen bere garaian. Herri itxurako auzo rural baten elkargunea. Leku estrategiko batean kokatuta zegoen, hiru bideren elkargunean hain zuzen ere. Donostiako erdigunera joateko lehena, Altza aldera joatekoa bestea eta Loiolara joatekoa azkena. Sagardotegia bota zutenean gaur egun ezagutzen dugun eraikina sortu zen. Aldaketa honekin batera auzoa bera ere aldatzen joan zen, jende berria eta eraikin berriak etorri ziren, pixkanaka auzoak zuen herri izaera lausotuz.
Mirenen aitonak hartu zuen lokala eta sagardotegiarekin jarraitzea erabaki zuen. Auzoaren izaera berria kontuan hartuta ordea, burdindegi bat beharrezkoa zela pentsatu eta ireki egin zuen, 1965. urtean. Sagardotegia eta burdindegia, biak, izan ziren zenbait urtez 1978an sagardotegia itxi zen arte. Auzoan zeuden komertzio desberdinak hornitzeko funtsezkoa izan da burdindegia, gaur egun arte.
Gaur egun
Familiak negozioarekin jarraitu du gaur egun arte. Miren eta bere anaia dira gaur egun komertzioarekin jarraitzen dutenak. Miren, 1997an hasi zen (formalki) bertan lanean. Harreman estua dute auzoarekin eta auzotarrekin, dendaz gain auzoan partehartze aktiboa baitute.
Auzo industrializatu bat izatetik zerbitzuen auzo bat izatera pasa da Egia pixkanaka, horrek zenbait aldaketa ekarri ditu. Burdindegia ireki zen garaian, dendaz lepo zeuden kaleak. Ondoren makro enpresak sartzen hasi ziren, jarraian bazarrak eta azkenik Amazon eta Temu. Komertzio haundi hauen etorrerak denda eta komertzio txikien kondena ekarri du, eta halabeharrez bezeroen kontsumo ohiturak aldatu egin dira. Balioa galdu dute lehenago erreferente zirenak.
Etorkizuna
Merkataritzak izan duen bilakaera arazo larri bat da komertzio txikientzat. Gertukoa eta zaindua da Eizmendik eskaintzen duen merkataritza. Hala ere, instituzioen aldetik ez da laguntza handiegirik jasotzen, trabak besterik ez dituzte jartzen. Horrek komertzio txikiak itotzea dakar.
Garrantzitsua da etorkizunean ere halako dendak mantentzea. Gertuko arreta eskeintzen da horrelako dendetan, jende helduak eskertzen du hau batez ere. Gazteek ez dute beharrezko ikusten eta denda aurrera ateratzeko bezero anitzak behar dira. Auzoari bizitza ematen die gainera, argia, edozertarako laguntzeko prest dagoen jendea.
Laister erretiratuko dira Miren eta anaia, ez du burdindegi bezala jarraituko. Bide berri bat hartuko du, hartzekotan, burdindegiak ez du etorkizunik. Familiaren oinordekotza jarraitu dute anai arrrebek baina gaur egun arte iritsi da.
Anekdota
“Behin etorri zen aita bat bera alabarekin, kotxe kapota batean, jaio berria alaba. Etorri zan eta atenditu gendun, jende asko gendun, atope geunde eta halako batean joan egin zen. Eta hortikan hamar mintura esaten du beste kliente batek ¿oye esta niña de quien es? eta gu klaro gu konturatu gabe, eta halako batean begiratu gendun eta zeinena da, zeinena da? Eta halako batean azaldu zen bere aita galdetzen ea bera alaba hor zegoen. Alaba dendan ahaztu zuen.”