Gordegiak urrats berria eman du Egia kalea apaintzen
Urtarrilean Egia kalean jarritako irudiari beste bi gehitu dizkio Gordegiak auzoa apaintzeko lanetan. Honela Joxepa janari dendako irudiari Aitona Celedonio eta Faustino Eizmendi sagardotegia gehitu zaizkio.
Aitona Celedonio Matti Navas irudi emailearen birraitona da eta mandatuak egitea zuen lanbidea 1940 hamarkadan.
Faustino Eizmendi Sagardotegia egun Eizmendi Burdindegia dagoen tokian zegoen 1950 hamarkadan eta Jabea Faustino Eizmendi zen. Ondoko Egia 13 portala sagardotegiaren argazki erraldoi batekin apaindua dago. Irudi emailea Garbiñe Eizmendi da eta egilea Felix Lopez Galarreta.