Gordegiaren hormairudi berria Karmengo Aman
Ametzagaina kalea eraikitze lanetan erakusten duen argazki bat jarri dugu Goenega zegoen tokian, Karmengo Ama 38 zenbakian. Irudia 1950 hamarkadakoa da, bertan erdigunean Karmengo Ama 42 etxea (Leonenea) eta beherago ezkerretara Karmengo Ama 32 zenbakia ageri dira. Inguru guzti horrek Iruresoro zuen izena.
Argazkiaren egilea Felix Lopez Galarreta da eta 2008an Tabakalerak antolatutako ”Egiatik” erakusketan bildu zen argazkia.
Ametzagaina kalea eraikitze lanetan. Erdigunean Karmengo Ama 42 etxea (Leonenea) eta beherago ezkerretara Karmengo Ama 32 agertzen dira irudian. Iruresoro deitzen zitzaion inguru guztiari.