Hori dela eta, talde honetako kide den Eli Argandoña elkarrizketatu dugu, talde hau gehiago ezagutzeko helburuarekin eta jasoko duten eskertzerekin nola sentitzen diren jakiteko asmoarekin
Hori dela eta, talde honetako kide den Eli Argandoña elkarrizketatu dugu, talde hau gehiago ezagutzeko helburuarekin eta jasoko duten eskertzarekin nola sentitzen diren jakiteko asmoz.

Eli Argandoña Gros Xake Taldeko kidea.
Nola sortu zen taldea, eta zein da zuen antolatzeko modua? (zenbat lagun, zenbatero bildu, non)
Kluba 1991. urtean sortu zen Donostiako beste klub batzuetako partaide ginen auzoko xake zale batzuen artean. Gaur egun, 250 bazkide eta 800 ikasle gara eta Anoetan dagoen Xake Teknifikazio Zentroa kudeatzen dugu. Beste edozein kirol klub bezala, beharren arabera biltzen den zuzendaritza talde bat dugu. Horretaz gain, bolondresek eta langileek osatzen dute taldea.
Kontaiguzu, zer egiten duzue?
Besteak beste, haur eta helduentzat xake eskolak ematen ditugu, zaleentzako txapelketak antolatzen ditugu eta 28 urtez Groseko Nazioarteko irekia aurrera eraman dugu. Urtero ospatzen den txapelketa honetan, herrialde askotako jokalari ospetsuak biltzen dira. Liga probintzial, autonomiko eta estataletan 16 talde dauzkagu. Gure lehen taldea estatu mailako lehenengo dibisioan dago eta 6 aldiz parte hartu du Europako Klub-arteko Kopan.
Zer da zuentzat Xakea?
Niretzat umezaroan hasita bizi osoan zehar gomendagarria den ohitura bat da. Kirol-zientzia honek, kirol jardunen abantailez gain memoria du, kalkulu matematikoa eta pentsamendu abstraktua bezalako gaitasun intelektualak hobetzeko eta bizitzako edozein eremutako dezisioa hartzen lagungarria da.
Zuen taldean parte hartzeko zer egin behar da?
Gure instalazioetatik pasa (Anoeta pasealekua, 20) edo gure webgunearen bitartez informatu (
www.grosxake.com)
Jaiak nola bizi dituzue?
Zipotz jaien aurretik auzotar naizen horretan, euren sorkuntzatik babestu izan ditut beharrezkotzat jotzen bainituen eta baititut. Ahal dudan heinean bizi ditut, lehen lan ardurak zirela eta orain adina dela eta.
Zer esan nahi du zuentzat aurtengo pregoia jasotzeak?
Ohore bat da Gros Xake Taldearentzat gure auzoaren esker ona jasotzea. Bitxia bada ere, Europako xakean “Gros” izena oso ezaguna da, bestean beste gure taldea mundu mailako bi txapeldunek jokatu dutelako.