Agitin algak ekoizteko proiektuak ezinegona sortu du
Urria hasieran jakitera eman zenez, Blue Reef Algae SLU enpresak Agitin algak ekoizteko proiektu bat aurkeztu du (lehen arrain-haztegia zen lekuan). Abuztuan egin zuen enpresak lizentzia eskaera Donostiako Udalean eta azken asteetan Eusko Jaurlaritzak jendaurrean erakusgai jarri du proiektua. Honen aurrean, Eguzki talde ekologistak alegazioak aurkeztu dizkio proiektuari. «Bada garaia luzamenduak alde batera uzteko eta behingoz, Agitiko kala leheneratzeari ekiteko, legeak aurreikusten duen bezala», azaldu dute.
Eguzkik gaineratu du 19 urte pasa direla Culmanor SA enpresak arrain-haztegi bezala zuen jarduera bertan behera geratu zenetik eta 14 urte baimena bukatu zitzaionetik. Ura Agentziak 2012an adierazi zuen instalazioak desmunatu eta ingurunea leheneratu behar zela. Dena dela, urte guzti hauetan Jaurlaritzak ez diola enpresari kala leheneratzeko eskatu salatu dute.
Eguzkik urteak daramatza gai honi jarraipena egiten eta martxoan Jaurlaritzari eskaera luzatu zion kala leheneratzeko izapideak hasteko eta Culmanor SAri ardurak erreklamatzeko. «Ez dugu erantzunik jaso eta irailean kexa aurkeztu genion Arartekoari. Bitartean, algak ekoizteko proiektua aurkeztu dute eta Jaurlaritzak proiektua azkar asko izapidetu eta jendaurrean jarri du». Gaineratu du proiektua osatu gabe eta heldu gabe dagoela eta Jaurlaritzak ezin duela baimenik eman.
«Bestalde, maiatzean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak Jaurlaritzari eskatu zioten ahalik eta lasterren has daitezela Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak. Espero dugu erabakiekin koherente jokatuko dutela eta beren ahotsa Jaurlaritzari argi eta garbi entzunaraziko diotela», nabarmendu dute.
Igeldotik aztertzen
Igeldoko Udaletik azaldu dute badutela proiektuaren berri eta aztertzen ari direla. Igeldoko Udalak ez du zuzeneko eskumenik, baina ahaleginduko da bere ekarpenak eta jarrera aintzat hartuak izan daitezen.