Agitin algak ekoizteko proiektuaren aurrean, mozioa
Bi fasetan banatuta dago proiektua eta bigarren fasean, «promotoreek talasoterapia eta agroterapia guneak eta 50 ibilgailurentzako aparkalekua aurrikusten dituzte, besteak beste», jakinarazi dute mozioan.
Igeldoko Udalak azaroaren 6an Batzarra egin zuen eta bertan mozio bat onartu zuen Agiti kalan ingurumena lehengoratzeko eskatuz. Maiatzean Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak, bakoitzak bere aldetik, Eusko Jaurlaritzari egindako eskaera bera egin zuen Igeldoko Udalak.
Bi fasetako proiektua
Pasa den abuztuan, Igeldoko lurretan dagoen Agiti kalan algak ekoizteko lizentzia eskaera egin zion Blue Reef Algae SLU enpresak Donostiako Udalari “Marinus Innovation Hub” delako proiektuari hasiera emateko asmoarekin. Promotoreak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, proiektua bi faseetan burutuko litzatekeela jakinarazi du Igeldoko Udalak: «Lehenengo fasean mota ezberdinetako algen ekoizpena martxan jarriko lukete. Bigarren fasean, berriz, kokapen berean, itsas kosmetika, ikerketa gastronomikoa, ingurumen heziketa eta dibulgazio zientifikoa bateratuko lituzkeen gune bat eraiki nahi dute. Besteak beste, talasoterapia eta agroterapia guneak, gastronomia eta osasun laborategiak, erakusketa guneak, ikastaroak emateko guneak eta 50 ibilgailurentzako aparkalekua aurreikusten dituzte promotoreek», adierazi dute mozioan. Eta honakoa gaineratu dute: «Promotoreen hitzetan, proiektuak Donostiako turismo estrategiarekin bat egiten du, turismo fluxuak periferiara bideratzen dituelako. Era berean adierazten dute algen ekoizpenak turismo goi denboraldiekiko sortu daitekeen menpekotasuna murrizten lagunduko duela».
«Promotoreak ez dira eragileengana gerturatu»
Aurrez adierazitakoaz gain, Igeldoko Entitateak argi azaldu du «promotoreek tokiko eragileekin lankidetza beraien proiektuaren ardatzetako bat bezala kokatzen badute ere, hauek ez direla inolako momentutan Igeldoko eragileengana gerturatu. Kontrara, Entitatea izan da informazio faltaren aurrean promotoreengana gerturatu behar izan duena».
13 urte ingurua lehengoratzeko zain
Agitiko kalan, erreboiloak hazteko planta bat eraki zuen Culmanor SA enpresak 1989an eta 1991 urtean jarri zen martxan. Enpresak 2006 urtean utzi zuen bertan behera bere jarduera eta 2011 urtean iraungi zen jarduera hori aurrera eramateko kontzesioa.
2012 urtean, URA Agentziak txosten bat egin zuen eta instalazio guztiak desmuntatu eta kala leheneratzeari ekin behar zitzaiola adierazi zuen.
2020 urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Kosta Zerbitzuak proposatuta, Gipuzkoako eremu degradatuen inbentarioan sartu zuen Agitiko kala. Inbentario horrek “ekintza-plan” bat jasotzen du, Agitiko kalaren leheneratzea ere biltzen duena.
Urte hauetan guztietan ezer ez dela egin ikusita, Eguzki talde ekologistak Eusko Jaurlaritzarengana jo zuen martxoan. Alde batetik, Agitiko kala lehengoratzeko izapideak egiten hasteko eskatu zion eta bestetik, lehengoratze horretan, Culmanor SA enpresari legez dagozkion ardurak erreklamatzeko.
Agitiko kalaren balioa
Agitiko kala ingurumen eta paisaia-balio ekologiko oso garrantzitsua duen lekua dela adierazi du Igeldoko Udalak: «Kostalde zati hau, oro har, biztanle dentsitate baxua duen eremua da eta irismen gutxiko guneak ditu, malkartsuak eta landaredia itxia dutenak. Horrek fauna eta floraren babesleku egoki bihurtzen du. Agitiko kala, gainera, Mendizorrotz magalean aurkitzen da eta esan behar da Mendizorrotz mendiguneak natura-interes handia duela aberastasunagatik eta, bereziki, hegaztiengatik».
Gaineratu du, guztira, katalogatutako 41 hegazti-espezieren erreferentziak daudela inguru horretan; «hainbat desagertzeko arriskuan daudenak eta beste hainbat espezie kaltebera gisa izendatuak. Desagertzeko arriskuan dagoen hegoaldeko zuhaitz igelaren eremua ere bada».
Halako jarduera baterako eremu desegokia
Inguruak duen balioa azpimarratzeaz gain, inguru hori ez dela egokia azaldu dute «halako jarduera batek eragingo dituen mugimenduei erantzuteko. Besteak beste, azken urteetan arazo asko sortzen ari dira ibilgailuekin, gehien bat bidea ez delako egokia». Horren aurrean, Igeldoko Entitateak aurreikusita zeukan Agitiko kalako sarbidea konpontzea eta honekin batera trafikoa mugatzeko erabakia hartuta zuen: «Gunea ez delako gai eguraldi onarekin bertaratzen diren bisitariak jasotzeko, gehien bat, tamaina ertaineko ibilgailuak erabiltzen badituzte», nabarmendu dute. Era berean Entitateak azpimarratu nahi du bertan kokatzen zen arrain haztegiak eta ondoan dagoen bideak itsas enbaten ondorioak jasan dituztela behin eta berriro.
Donostiako Udalari eta Jaurlaritzari eskaera
Horiek horrela, honakoa da Igeldoko Entitateak Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diena:
1. Igeldoko Toki Entitate Txikiak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta lasterren has ditzala Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak, lehengoratze jarduerak lehenetsiz bertan proposatu daitezkeen jarduera ekonomikoen gainetik.
2. Igeldoko Toki Entitate Txikiak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio emakidadunari eska diezaiola bete ditzala legez eska dakizkiokeen lehengoratze- neurriak, eta, hala badagokio, helburu hori ahalik eta lasterren lortzeko subsidiarioki jardun dezala.
3. Igeldoko Toki Entitate Txikiak Donostiako Udalari eskatzen dio Agiti kalaren ingurumena lehengoratzea era aktiboan bultzatu dezala, hau lehenetsiz bertan planteatu daitezkeen jarduera ekonomikoen gainetik.
Donostiako Udalean iritzi aldaketa
Gai honen inguruan Donostiako Udaleko alderdi batzuk izan duten iritzi aldaketa ere azpimarratu nahi du Igeldoko Udalak: «Iritziz aldatu duten alderdiek proiektuak sortu dezakeen etekin ekonomikoa lehenetsi dute».
2025eko maiatzaren 29ko Plenoan, aho batez onartu zuten PP alderdiak aurkeztutako mozioa. Bertan, Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten ahalik eta lasterren has zitzala Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak.
Urriaren 30eko Plenoan, ordea, EH Bilduk zentzu berean aurkeztu zuen mozioa eta EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiek kontra bozkatu zuten; Elkarrekin Donostiak, alde.
Ordurako Blue Reef Algae SLU enpresak aurkeztua zeukan Donostiako Udalean bere proiektua.