ATZERA BEGIRA: Igeldoko dema plaza
Orri Informatiboko Atzera Begira atalean argitaratua (argazkia inaugurazio egunekoa):
Herriko jaiak pasa berri diren honetan, dema plazari begira jarri gara. Askotan entzun izan dugu herritarrek auzolanean egina izan zela, arrokatik ekarritako harriekin… Jakinmina ase nahian, zenbait herritarrekin elkartu gara informazio gehiago lortzeko. Eta hemen dema-plazaren historiatxoa:
Kontatu digutenaren arabera, lehen dena lurra omen zen eta dema plaza egiteko lehendabizi goldetu egin omen zuten lurra altxatzeko. Eta ondorenean lurra kendu eta hormigoia bota. Komentarioren bat ere entzun omen zen, “hobe zela letxuak jartzia dema plaza baño!”. Harriak, Aititxabal, Lezka eta Biosolbiko arrokatatik ekarri omen zituzten, arrokatik lepotarretan atera eta gero idiekin plazaraino. Idi-parea zuten ia baserri gehienetakoak aritu ziren harri karraio. Ofizial lanetan, Mateo Sagardia aritu omen zen eta berari laguntzen Pedro Dorronsoro eta Pako Calonge. Hala ere, herritar askok parte hartu zuen, auzolanean egindakoa izan zen, bai harriak arrokatik ekartzen eta baita ere dema plaza osatzen.
Inagurazioa berriz, 1963 urteko abenduaren hasieran izan zen, amabirjinaren jai egunaren bueltan. Herriko idi-pareak izan ziren lehian. Jakin dugunez, 6 idi pare eta behi pare bat. Eta 2000kg-ko harria erabili zuten (Mendizorrotz izenekoa). 1500kg-ko harria berriz, (Benta-zar izenekoa) Sindikatuak oparitu omen zuen herriarentzat. Honako hauek izan ziren parte hartu zutenak:
1) Etxebeste baserriko Miel eta Inaxio Etxebeste……………………............................................ 64 plaza.
2) Muttei baserriko Joxe eta Manuel Etxabe…………………………..............................................61 plaza.
3) Egioleta baserriko Eustakio eta Balentin Alkorta………….........................................................50 plaza eta 6 zinta.
4) Arkaiza baserriko Domingo Olasagasti, Tomas Mitxelenarekin…........................................…..48 plaza.
5) Belabieta Azpi baserriko Nikolas Iradi, Jose Antonio Segurolarekin.........................................44 plaza eta zinta 1 (Idi parea, Jose Mari Iradirena omen zen).
6) Iriarte baserriko Manuel Arruti Antonio Zendoiarekin……………..............................................44 plaza.
7) Pedro Mari Lizarazu, behi parearekin eta beste 2 hitzaien laguntzarekin (Jose Mari Arriola eta Agustin Landa)…………………………………...................................................................................30 plaza.
Pedro Mari Lizarazuk eramandako esnetako behi pare pintoak zer esana sortu omen zuen. “Behiak zer ingoiek?” esaten omen zuen jendeak, batzuk baiezkoan eta beste batzuk ezezkoan omen ziren. Eta jakin dugunaren arabera, 5 minutu egon omen ziren harria mugitu gabe.
Inagurazio eguneko argazkia. Izenak ezkerretik eskubira: Domingo Olasagasti, Pedro Mari Lizarazu, Tomas Mitxelena, Manuel Arruti, Antonio Zendoia, Miel Etxebeste, Agustin Landa, Joxe Etxabe, Joxe Antonio Segurola, Inaxio Etxebeste, Nikolas Iradi, Manuel Etxabe, Juan Arzelus (Urolakoa), Joxe Mari Arriola, Ramon Iraola, Eustakio Alkorta.
*Informazio iturriak: Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco (1978 Auñamendi) eta zenbait herritar.
Orri Informatiboko Atzera Begira atalean argitaratua (argazkia inaugurazio egunekoa):
Herriko jaiak pasa berri diren honetan, dema plazari begira jarri gara. Askotan entzun izan dugu herritarrek auzolanean egina izan zela, arrokatik ekarritako harriekin… Jakinmina ase nahian, zenbait herritarrekin elkartu gara informazio gehiago lortzeko. Eta hemen dema-plazaren historiatxoa:
Kontatu digutenaren arabera, lehen dena lurra omen zen eta dema plaza egiteko lehendabizi goldetu egin omen zuten lurra altxatzeko. Eta ondorenean lurra kendu eta hormigoia bota. Komentarioren bat ere entzun omen zen, “hobe zela letxuak jartzia dema plaza baño!”. Harriak, Aititxabal, Lezka eta Biosolbiko arrokatatik ekarri omen zituzten, arrokatik lepotarretan atera eta gero idiekin plazaraino. Idi-parea zuten ia baserri gehienetakoak aritu ziren harri karraio. Ofizial lanetan, Mateo Sagardia aritu omen zen eta berari laguntzen Pedro Dorronsoro eta Pako Calonge. Hala ere, herritar askok parte hartu zuen, auzolanean egindakoa izan zen, bai harriak arrokatik ekartzen eta baita ere dema plaza osatzen.
Inagurazioa berriz, 1963 urteko abenduaren hasieran izan zen, amabirjinaren jai egunaren bueltan. Herriko idi-pareak izan ziren lehian. Jakin dugunez, 6 idi pare eta behi pare bat. Eta 2000kg-ko harria erabili zuten (Mendizorrotz izenekoa). 1500kg-ko harria berriz, (Benta-zar izenekoa) Sindikatuak oparitu omen zuen herriarentzat. Honako hauek izan ziren parte hartu zutenak:
1) Etxebeste baserriko Miel eta Inaxio Etxebeste………………………………………………………….. 64 plaza.
2) Muttei baserriko Joxe eta Manuel Etxabe………………………………………………………………….61 plaza.
3) Egioleta baserriko Eustakio eta Balentin Alkorta……………………………………………………………50 plaza eta 6 zinta.
4) Arkaiza baserriko Domingo Olasagasti, Tomas Mitxelenarekin…………………………………….…..48 plaza.
5) Belabieta Azpi baserriko Nikolas Iradi, Jose Antonio Segurolarekin…………………………………..44 plaza eta zinta 1 (Idi parea, Jose Mari Iradirena omen zen).
6) Iriarte baserriko Manuel Arruti Antonio Zendoiarekin…………………………………………………….44 plaza.
7) Pedro Mari Lizarazu, behi parearekin eta beste 2 hitzaien laguntzarekin (Jose Mari Arriola eta Agustin Landa)…………………………………………………………………………………………………………..30 plaza.