«Azkenean, badugu espaloia»
Azaroaren erdialdetik kaxkoa eta kanpina lotzen dituen espaloi berria dauka Igeldok. Hainbeste urtetako eskariari azkenean erantzun zaiola eta pozik daude Herri Kontseiluko kideak. Aspaldiko behar bati erantzun zaio eta poztekoa da». Dena dela, azpimarratu dute espaloia ez dela nahi bezala egin, dena alde beretik egitea eskatu zuen Herri Kontseiluak, besteak beste, «eta horrez gain, oraindik telefonoko posteek erdi-erdian jarraitzen dute». Azken kontu hori jakinarazi diote Donostiako Udalari eta lehenbailehen mugitzeko eskatu diote telefono konpainiari.
Plazako parkea berrituta
Plazako jolas parkea egoera txarrean zegoen azken urtean. Lurra erabat puskatuta eta hainbat jolas erdixka. Donostiako Udalari hainbat eskaera egin ondoren, azaro erdialdean berritu zuten hori ere.