BIXI TALDEA: Berriz bueltan
Irailaren 19an herriko umeentzako jolasak antolatu zituen Bixi euskara eta aisia taldeak. «Oporretatik bueltan gaude eta Bixitik garrantzitsua ikusten dugu haurrak euskaraz harremantzeko dinamika sustatzea. Horretarako, alde batetik, dinamikekin hasteko asmoa dugu, eta bestetik, gurasoei laguntza eskatu nahi dizuegu euskara era positiboan sustatzeko!», adierazi zuten orduan. Euren asmoa da hilabetean behin, gutxi gorabehera, ekintzaren bat edo beste antolatzea.