Bost adibide aberasgarri
Azaroaren 15ean, Udalen eta energia komunitateen arteko elkarlanaren inguruko energia jardunaldi bat antolatu zuen IKEk Igeldon. Bost herrietako esperientziak ezagutzeko aukera izan zen bertan. Bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak entzun ondoren, denen artean gogoeta egitea izan zen jardunaldiaren helburua. Herri ezberdinetatik 50 pertsona gerturatu zirela adierazi dute IKEko ki-deek eta oso aberasgarria izan zela.
Gonbidatutako herriak Lasarte-Oria, Leitza, Orexa, Otxandio eta Usurbil izan ziren, eta hauekin batera, Igeldoko, Donostiako, Zeraingo, Tolosako, Zestoako, Azpeitiko, Oiartzungo, Altzoko, Hernaniko eta Getariako lagunak elkartu ziren.
Herrietako esperientziak azaltzeaz gain, Udalbiltzako lehendakari eta Getariako alkate den Haritz Alberdik Udalbiltza osatzen ari den bigarren mailako kooperatibari buruzko informazioa eman zuen.
Lau orduko jardunaldian kontatutakoak hitz gutxitan adieraztea zaila dela azpimarratu dute IKEko kideek, baina ideia batzuk luzatu dituzte.
LASARTE-ORIA
Patxi Vaquerizo Lasarte-Oriako TEKeko lehendakariak eman zituen azalpenak. Lasarte-Oriako TEKa Udalak sustatutako proiektua izan zen eta gaur egun sei instalazio dituzte martxan. TEKa hiru partaideen artean kudeatzen da: Udala, Herritarren Elkartea eta Edinor enpresa. Vaquerizok adierazi zuenez, Udalak hasierako kudeaketa guztia egin zuen eta teilatu publikoen zesioa dohain ematen dio TEKari. Bestalde, alkatea elkartearen zuzendaritzan dago eta elkarlana estua da, nahiz eta herritarrek oso parte hartze txikia duten, Edinor enpresak kudeatzen duelako ia dena.
LEITZA
Itziar Martinez Leitzeko EBKko lehendakariak eta Xabier Gartzia Leitzako Udaleko zinegotziak hartu zuten hitza.
Leitzako proiektuak Udalak 2016an egindako auditoria energetikoan dauka hasiera. Jasotako datuak aztertzean, konturatu ziren Leitzan subirautza energetikoa lortzea posible zela eta Mikel Zabaleta aurreko alkatearen bultzadari esker, herriko EBK martxan jarri zuten, besteak beste.
Leitzako ordezkariek honakoa adierazi zuten: «Gure indargunea, elkarrenganako konfiantza eta Udala beti laguntzeko prest egotea da. Estrategiak elkarrekin diseinatzen saiatzen gara eta indarrean dugun plangintza partekatua da».
OREXA
Gurutze Etzezabal Orexako alkateak eta Eneko Maioz Orexa EBKko lehendakariak adierazi zutenez, Orexako Udalak sustatutako proiektua ez da energia-proiektu bat soilik, baizik eta herri proiektu bat, non, herriko energia burujabetza lortzeaz gain, herriko familia zaurgarrienei eta Ostatuari eta Oihan txiki kooperatibari lehentasuna ematen zaien. Hau dela eta, sei fase ezberdinetan martxan jarri dituzten hamaika instalazioak finantziatzeko, herritarrek ez dute xentimorik jarri, Udalaren eta dirulaguntzen bidez finantziatu dituztelako. Hori bai, herritarrek bi baldintza bete behar dituzte: komunitate energetikoko kideak izatea eta beren teilatuetan plakak jartzeko baimena ematea. Udala guztiz integratuta dago komunitate energetikoan eta urteko hitzarmenak sinatzen dituzte.
OTXANDIO
Santi Uribe Otxandioko Oreka EBKko kideak adierazi zuen proiektua orain dela urte batzuk Udaletik sustatutakoa izan zela, nahiz eta oraindik lehenengo instalazioa martxan jarri gabe duten. Udalak, Oreka EBK ekonomikoki laguntzeaz aparte, konfiantza eman izan die bai herritarrei eta baita EBKari dirulaguntza ematen dien erakundeei.
USURBIL
Ainhoa Arrozpide Usurbilgo Udaleko zinegotzia eta Alazne Arruti Sortalde EBKko kidea egon ziren. Usurbilgo Udalak herriko EBK sustatzeko erabakia hartu zuen. Trantsizio ekosozialari ekarpenak egingo zizkion eragile berri bat sortzea interesgarria zela uste zuen.
Sortalde bere lehen proiektua lantzen ari zenean, udalak ere bere etxekolanak gauzatu behar zituela argudiatuta, beste teilatu batzuk bilatzeko eskatu zion Sortalderi. Teilatuak lortzeko bide horretan hainbat arazo izan zituzten eta azkenean, Sortalderi aurrera egiten laguntzeko asmoz, Udalak eraikin bateko teilatuaren lagapena egin zion. Horrela, lehenengo instalazioa burutu zuten. Bai EBKko arduradunarentzat eta bai Udaleko zinegotziarentzat, Udalaren eta energia komunitatearen arteko kogobernantza ezinbestekoa da.
UDALBILTZAREN EHNERGIA PROIEKTUA
Haritz Alberdi Udalbiltzako lehendakaria eta Getariako Udaleko alkateak Udalbiltza lantzen ari den bigarren mailako energia komunitatearen berri eman zuen eta esaldi borobil honekin laburtu dute bere aurkezpena: «Energia herritarren esku egon behar da, eta horretarako funtsezkoa da komunitate energetikoei aholkularitza eta babes instituzionala ematea, udalekin batera aurrera egin behar baitute».