Bost proposamen Eskola Zaharrerako
Duela urte batzuk eskola zaharreko teilatua konpondu zen. Orain, udaletxeari erabilera zehaztuko duen proiektua aurkeztu behar zaio. Proiektua 2021 urteko aurrekontuetarako aurkeztu beharko da (zerbait egin dezaten) eta datorren udaberrirako prest izateko eskatu dute.
Herri Kontseiluak hasieratik, lehentasunezko gai gisa hartu du, herritarren oinarrizko beharrak asetu ditzakeen eraikina baita. Horrela, urria bukaeran bilera ireki bat deitu zen eta bertan jada taldetxo bat osatu zen proiektua idatzi eta aurrera eramateko.
Bildutako herritarren artean proposamen ezberdinak egon dira: jubilatuentzat elkartzeko gunea eta eguneko zentroa, gazteek kudeatutako gunea, etxebizitza komunitarioak jartzeko proposamena, Santiago bidekoentzako albergea… proposamenak aztertu eta zein erabilera emango zaion zehaztuko da hurrengo hilabeteetan. Noski prozesu hau herritarrekin batera egiteko baliabideak jarriko ditu taldeak.