Egitaraua ixten ari da Jai Batzordea
Herriko jaiak iristeko gero eta gutxiago falta den honetan, jaien daten berri eta egingo diren zenbait ekintzen berri eman nahi dizuegu. Jaiak, ekainaren 20ko asteburuan hasiko dira eta aurtengoan, Krosa, goizean ospatuko da.
Ondorengo ospakizun eguna, ekainaren 23a, San Juan bezpera izango da. Jarraian, ekainaren 26an txupinazoarekin hasiera ofiziala emango zaie jaiei, 27, 28 eta 29 egunekin jarraituz. Larunbata, 28, herri bazkaria ospatuko da eta gauean Los zopilotes Txirriaosen kontzertu girotua izango dugu eta ziur ez dela girorik faltako bertan! Igandean, ekintza ezberdinak izango dira. Ekainaren 29an, San Pedro egunean izan ohi ditugun ekintzekin jarraituko dugu eta gauean, erromeria izango dugu eguna ondo amaitzeko. Aurtengoan, ekainaren 30a, indarrak berreskuratzeko erreserbatu dugu eta deskantsu eguna izango da. Uztailaren 1ean, herriko txikien txanda izango da eta jaiekin amaitzeko, uztailaren 2an Santa Ixabel eguna ospatuko dugu! Bertan ikusiko gara!