Egun pasa polita Lizartzan
Eskola Txikien festa izan zen ekainaren 11n Lizartzan eta Igeldotik hainbat ume eta guraso joan ziren bertara egun pasan. Gehienek Guraso Elkarteak antolatutako autobusean egin zuten joan-etorria, baina kotxez ere joan ziren beste hainbat. Bertan ekintza desberdinak egiteko aukera izan zuten ume eta gaztetxoek: puzgarriak, eskulanak, aurpegiak margotu, eskalada, dantza...
Antolakuntzak bazkaria ere prestatu zuen frontoian eta Igeldotik kuadrila ederra gerturatu zen bertara. Bazkalostean, gainera, bingo musikatua izan zuten eta sari eta guzti etorri ziren, Olatz Astiazaranek linea egitea lortu baitzuen!
Eskola Txikien festa izan zen ekainaren 11n Lizartzan eta Igeldotik hainbat ume eta guraso joan ziren bertara egun pasan. Gehienek Guraso Elkarteak antolatutako autobusean egin zuten joan-etorria, baina kotxez ere joan ziren beste hainbat. Bertan ekintza desberdinak egiteko aukera izan zuten ume eta gaztetxoek: puzgarriak, eskulanak, aurpegiak margotu, eskalada, dantza…