Eguraldi txarrik ez festarako
Euriak eta euri arriskuak baldintzatu ditu zertxobait festak, baina hala eta guztiz ere, jendea ez da etxean geratu. Festarako gogoak irabazi du eta giro ederrean joan dira aurtengo San Pedroak.
Ekainaren 22tik uztailaren 2ra adin eta gustu guztietarako ekintzak egon dira aurtengo San Pedroetan eta euriak zertxobait baldintzatu baditu ere, giro onean eta herritarren partehartzearekin joan dira. Herritarrek emandako laguntza ere handia izan da.
Boletoetako saridunak
Festetako boletoak ere atera dira aurtengoan eta honakoak izan dira zenbaki saridunak: 1. saria 30 zenbakia, 2. saria 80 zenbakia eta 3. saria 130 zenbakia.
Ohi bezala, festetako ekintza desberdinak argazki galeriara igo ditugu. Hemen dauzkazue ikusgai.
Eneritz Beraetxeren portada
Urtero bezala, festetako egitarauaren portada aukeratzeko Argazki Lehiaketa antolatu zuen Jai Batzordeak. Aurten, Eneritz Beraetxe izan da irabazlea eta bere lana izan da festa hauetan ikusi dugun irudia: hiru lanperna erraldoi. Beraetxek 100 euroko saria ere jaso du. Zorionak!
JAI BATZORDEAREN BALORAZIOA
Igeldoko Ttonttorro Jai Batzordeak egin du aurtengo jaien balorazioa jada eta festak positiboki baloratzen ditugu, izan ere, eskaintza anitza izateaz gain, egin diren ekintzetan partaidetza altua izan da. Herritarrei eskerrak eman besterik ez zaigu geratzen egin duzuen lan guztiagatik: kirol ekintzak, haurrentzako askotariko jarduerak, San Juan sua, San Juan eta Santa Ixabel eskeak, dantza eskaintza ezberdinak, barrako nahiz afariak emateko turnoak, ginkana, idi eta zaldi demak, gazte eguna, aurreskua,... Zuen partaidetza gabe ezinezkoa litzateke eskaintzen den programa zabala eskaini eta aurrera ateratzea, beraz, beste urtebetez, eskerrik asko. Horrez gain, ezin aipatu gabe utzi jendeak urtez urte jartzen duen dirua herriko jaiak aurrera ateratzeko, mila esker zuen etxetik igaro garenean hartu gaituzuen goxotasun eta laguntzeko izan duzuen asmo guztiagatik, zuek gabe, ezinezkoa litzateke.
Askok jakingo duzuen bezala, aurten talde berri bat aritu gara herriko jaiak aurrera ateratzeko lanetan. Ilusio osoz, lan handia egin dugu hauek aurrera ateratzeko, eta pozik gaude lortutakoarekin. Hori horrela izanik ere, hobetzeko asko dugula ere konturatu gara eta honetan lanean jarraitzeko asmoa dugu datorren festei begira. Honekin lotuta, gurekin batera jaiak antolatzera gonbidatu nahi zaituztegu, gero eta talde anitzagoa izatea gustatuko litzaigukeelako, bai zaletasun eta baita adinari begira ere, uste baitugu, honek emango diola aberastasuna herriko jaiei. Amaitzeko esan, zabalik gaudela zuen iritzi, gomendio eta iradokizunak entzutera eta horretarako, emailera idazteko aukera izateaz gain
(ttonttorro@gmail.com) edozein bileratara gonbidatuak zaudetela.
Mila esker eman duzuen guztiagatik eta jaiak gozatu dituzuela espero dugu. Udara zoragarria opa dizuegu! Gora Igeldoko jaiak!
Euriak eta euri arriskuak baldintzatu ditu zertxobait festak, baina hala eta guztiz ere, jendea ez da etxean geratu. Festarako gogoak irabazi du eta giro ederrean joan dira aurtengo San Pedroak.
Ekainaren 22tik uztailaren 2ra adin eta gustu guztietarako ekintzak egon dira aurtengo San Pedroetan eta euriak zertxobait baldintzatu baditu ere, giro onean eta herritarren partehartzearekin joan dira. Herritarrek emandako laguntza ere handia izan da.
Boletoetako saridunak
Festetako boletoak ere atera dira aurtengoan eta honakoak izan dira zenbaki saridunak: 1. saria 30 zenbakia, 2. saria 80 zenbakia eta 3. saria 130 zenbakia.
Ohi bezala, festetako ekintza desberdinak argazki galeriara igo ditugu. Hemen dauzkazue ikusgai.
Eneritz Beraetxeren portada
Urtero bezala, festetako egitarauaren portada aukeratzeko Argazki Lehiaketa antolatu zuen Jai Batzordeak. Aurten, Eneritz Beraetxe izan da irabazlea eta bere lana izan da festa hauetan ikusi dugun irudia: hiru lanperna erraldoi. Beraetxek 100 euroko saria ere jaso du. Zorionak!
JAI BATZORDEAREN BALORAZIOA
Igeldoko Ttonttorro Jai Batzordeak egin du aurtengo jaien balorazioa jada eta festak positiboki baloratzen ditugu, izan ere, eskaintza anitza izateaz gain, egin diren ekintzetan partaidetza altua izan da. Herritarrei eskerrak eman besterik ez zaigu geratzen egin duzuen lan guztiagatik: kirol ekintzak, haurrentzako askotariko jarduerak, San Juan sua, San Juan eta Santa Ixabel eskeak, dantza eskaintza ezberdinak, barrako nahiz afariak emateko turnoak, ginkana, idi eta zaldi demak, gazte eguna, aurreskua,… Zuen partaidetza gabe ezinezkoa litzateke eskaintzen den programa zabala eskaini eta aurrera ateratzea, beraz, beste urtebetez, eskerrik asko. Horrez gain, ezin aipatu gabe utzi jendeak urtez urte jartzen duen dirua herriko jaiak aurrera ateratzeko, mila esker zuen etxetik igaro garenean hartu gaituzuen goxotasun eta laguntzeko izan duzuen asmo guztiagatik, zuek gabe, ezinezkoa litzateke.