'Errio' eta 'Ombuaren itzala' dokumentalak
Azaroan eta abenduan dokumental bana eskaintzeko asmoa du Igeldoko Udalak Herri Kontseiluarekin batera. Azaroaren 21ean (ostirala), "Errio" eskainiko da 19:30tan Itsas Aurren. Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak zuzendutako dokumentala da, Orioko Udalaren enkarguz. Gaztañazpi bertan dela, ondoren solasaldia eskainiko dute. Bestalde, abenduaren 12an (ostirala), Pello Mari Otaño bertsolari-poeta handiaren inguruko dokumentala eskainiko dute: "Ombuaren itzala". Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia izango da ondoren. Bi kasuetan, afariak ere eskainiko dira. Sarrerak salgai egongo dira Itsas Aurreko bulegoan (8 euro). Enkargatu ere egin daitezke: herrikontseilua@gmail.com / 606311734.
Azaroan eta abenduan dokumental bana eskaintzeko asmoa du Igeldoko Udalak Herri Kontseiluarekin batera. Azaroaren 21ean (ostirala), “Errio” eskainiko da 19:30tan Itsas Aurren. Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak zuzendutako dokumentala da, Orioko Udalaren enkarguz. Gaztañazpi bertan dela, ondoren solasaldia eskainiko dute. Bestalde, abenduaren 12an (ostirala), Pello Mari Otaño bertsolari-poeta handiaren inguruko dokumentala eskainiko dute: ”Ombuaren itzala”. Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia izango da ondoren. Bi kasuetan, afariak ere eskainiko dira. Sarrerak salgai egongo dira Itsas Aurreko bulegoan (8 euro). Enkargatu ere egin daitezke: herrikontseilua@gmail.com / 606311734.


