Eskolako jaialdiarekin agurtu zuten ikasturtea
Eskolako azken eguna ekainaren 20an izan zen, baina aurretik eskolako jaialdia ospatu zuen eskolako komunitate osoak ikasturtea agurtzeko.
Ekainaren 14an izan zen jaialdia, frontoian. Haur Hezkuntzako ikasleek dantza emanaldia eskaini zuten, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek antzezlan bat.
Ondoren bi bideo jarri zituzten denek ikusteko: ikasturtearen laburpen-bideoa eta aurten eskola utzi duten 6. mailako ikasleentzako agur-bideoa. Hain zuzen, Maddi, Nora, Mara, Luhr, Haritz, Haitz eta Arotz agurtu zituzten. Agur gehiago ere izan ziren. Alde batetik, Mertxe Diez irakaslea agurtu zuten, azken urteetan Igeldoko eskolako erreferente garrantzitsua izan dena. Eta bestetik, Anartz Zuazua aktorea, antzerki saioak gidatu dituena.
Eguna bukatzeko Guraso Elkarteak bazkari goxoa antolatu zuen eskolako komunitate guztiarentzat.
Aldaketak gelen osaketan
Datorren ikasturteari begira, aldaketak egongo dira gelen antolaketan LH mailan. Adin bakoitzeko ikasle kopuruak kontuan hartuta, honela osatuko dituzte gelak. LH 1. mailako ikasleek gela bat izango dute beraientzat; LH 2. maila eta LH 3. maila elkartuta egongo dira; eta beste gela LH 4. maila eta LH 6. mailakoentzat izango da (LH 5. mailarik ez da egongo).