Frontoiko lanak bukatuta
2021 urtean Donostiako Udalak Partaidetzazko Aurrekontuak ekimena eraman zuen aurrera eta bertan frontoia konpontzeko proposamena aurrera atera zen herritarrek emandako botoekin. Orain bukatu berri dituzte lanak. Batez ere, ura ez sartzeko konponketak egin dituzte. Kanpoko euri urak hobeto bideratu dituzte, frontoi inguruan rejillak jarriz, eta medebaldetik dauden ateetan markesinak jarri dituzte. Horrez gain, frontiseko alde guztia itxi dute txaparekin, jokatzerako orduan eguzkiak sortzen zituen eragozpenak saihesteko. Pintaketa lanak ere egin dituzte. Dena dela, Igeldoko ordezkariak eta Pelota Elkartekoak ez daude gustora hainbat eskaera ez dizkietelako kontuan hartu: «Alde batetik, emandako pinturak pelotak eta arropak zikintzen ditu. Bestetik, frontiseko aldea dena ez ixteko esan zitzaien haizea sartzeko, hezetasunaren kontra, eta argi pixka bat sartzeko. Horrez gain, markesina berrietan pilatuko den euri-ura bideratzeko ez dute ezer jarri». Datozen hilabeteetan ikusi beharko da.