Gau giro ederrak protagonista
Euri aitzakiarik ez da izan behintzat aurtengo San Pedroekin gozatzeko. Majo portatu zaigu! Egunez bero egin du, baina iluntze eta gau giro ederrak izan ditugu. Ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 2ra bitarte, ekintza desberdinak egon dira eta oso giro onean joan dira. Azpimarratzekoa da San Pedro eguneko parranda. Bide Batez taldearekin, gogotik gozatu zuten herriko gazteek!
Jabier Iraolaren portada
Festetako egitarauaren portada aukeratzeko Argazki Lehiaketa antolatu zuen Jai Batzordeak, beti bezala. Oraingoan, Jabier Iraolaren portada izan da irabazlea. Garai bateko argazkia da. Eskean ateratako emakume koadrila azaltzen da. Iraolak 100 euroko saria jaso du. Zorionak!
Boletoetako saridunak
Festetako boletoetako zenbaki saridunak honakoak izan dira: 1. saria 0095 zenbakia, 2. saria 0145 zenbakia eta 3. saria 0195 zenbakia.
Ohi bezala, festetako ekintza desberdinekin argazki bilduma bat osatu dugu. Ea gustatzen zaizuen!
SAN PEDROAK 2025 -ARGAZKI BILDUMA IKUSGAI